HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

NFC

Dbus, Mugi sisteman integratuta dagoen Donostiako Udalaren autobus garraioaz arduratzen den operadorea, bi esperientzia pilotu egiten ari da telefono mugikorraren erabilera probatzeko bus desplazamenduak ordaintzerakoan, NFC teknologiari esker (Near Field Technology).

2mano.movilEkimen honen jatorrizko ideia 2011n Donostian egin zen Transport Ticketing Awards lehiaketan sortu zen.

Lehenengo fasean 10 langilek probatu zuten zerbitzu hau. Funtsean,  telefono mugikorraren SIM txartelaren bidez ordainketa txartel adimenduna emulatzen da, eta txartelaren ordainketa balioztatu egiten da autobuseko makinan.

Bigarren fasean 50era igo da ibilbideak mugikorrarekin ordain ditzaketen erabiltzaileen kopurua. Esperientzia pilotu honetan parte hartzen dutenek 20 bidaiaren kargaren hobaria dute. Beste abantaila bat da mugikorrarekin zuzenean txartela kargatzeko aukera izatea, inongo establezimendu edo karga puntutara joan behar izan gabe.

Ekimen hori aitzindaria da Europan eta aldi berean egiten ari da Gijonen eta Donostian. Eta esperientzia pilotuetako parte hartzaileek mugikor berarekin aukera dute bidaiatzeko bai Donostiako hiri barruko autobusetan, bai Gijonekoetan.

TOP