Mobility Databank
Gipuzkoako Foru Aldundia, mugikortasun datu-base indartsu baten bidez, lurraldean ibilgailuen monitorizazio eta fluxuen kudeaketarako sistema berritzaile bat abian jartzeko proiektua lideratzen ari da.
Sistemak bilatzen du errepideen egoera arintzea errepide sare osoa aprobetxatuz, eta dentsitate handieneko puntuak kontrolatzea istripuak murrizteko. Beste helburuetako bat da gidariei desplazamenduen denbora eta kostu ekonomikoa murriztea. Azkenik, ingurumeneko inpaktua minimizatu eta ibilgailuen errendimendua handitu nahi da.
Faseak
Proba pilotu bat egiten ari da 5.000 erabiltzaile ingururen parte hartzearekin, 5 fasetan banatuta. Lehenengo faseak kudeatzaileei zerbitzua eskaintzea du xede, lehenik kudeaketarako informazio sistema baten bidez, eta ondoren, denbora errealeko informazio sistema baten bidez.
Azken erabiltzaileei informazioa denbora errealean eman ahal izateko, abian jarri dira bitarteko batzuk, besteak beste, erabiltzaileentzako informazio web bat saturazio eta gorabeheren mailari buruzko informazioa ematen duena (kolapsoak, obrak, istripuak...). Ibilbide alternatiboak ere eskaintzen dira, bai PC formatuan, bai mugikorrentzako ere, gorabeheren alarmetara sms bidez eginiko harpidetzarekin. Beste zerbitzuetako bat da bide publikoetan informazio panel orokorrak jartzea trafikoari buruzko era ezberdinetako oharrekin, bidaia denborak, gorabeherak, beste ibilbide batzuk...
Hurrengo fasea informazio emaileentzat hornitzaile bat sortzea da, hainbat tresna erabiliz, besteak beste, Google Maps, GPS sistemak eta irrati-trafikoko igorleak eta informazio kanal bat tokiko hedabideetara. Hornitzailea kudeaketarako informazio sistemetan oinarritzen da, adierazle multzo bat erabakiak hartzeko euskarri bat ematen duena eta zerbitzuak planifikatzeko simulazio tresnak eskaintzen dituena. Berehalako esku-hartzea eskatzen duten gertaerekin denbora errealean informazioa ematen duten sistemak ere baditu, 112 telefono zerbitzua edo polizia moduko esku-hartze sistemetan integratzeko aukerarekin.
Azken puntua talde bereziei zerbitzua ematean oinarritzen da, hau da, taxiei, garraio flotei edo garraio publikoari.
2010eko uztailera arte garatu zen beharrezkoa zen teknologia proiektu pilotua abian jartzeko. Ondoren, 2010eko uztailetik abendura bitartean, testeoa eta sistemaren balioztatzea egin zen. 2011ko urtarriletik aurrera, proiektua abian jarri zen erabiltzaile sare batekin, era boluntarioan parte hartu nahi zuten gidarien parte hartzeari irekia. Proiektuaren garapenak 3,5 milioiko inbertsioa aurreikusten du guztira, eta finantzazioa Gipuzkoa Aurrera (Gipuzkoako Foru Aldundia eta beste eragile batzuk), GAIA eta Zientzia eta Teknologia Ministerioaren artean egingo da.