HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

Oiartzun MUGI sisteman sartzeko prozesua arrakastaz bete da

XorrolaAntonio Aiz buru izan duen Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren gaurko batzarrean, Oiartzungo udala kide onartzeko erabakia hartu da.

DONOSTIA. Ostiralean, ekainaren 14an, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako (GGLA) batzar orokorrak Oiartzungo Udala GGLAko kide izatea onartu du, Udalak hala eskatuta. Horrela, bada, egun Agintaritza osatzen duten gainerako erakundeek —Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Irungo Udala, Errenteriko Udala, Eibarko Udala, Zarauzko Udala, Arrasateko Udala, Hernaniko Udala eta Lasarte-Oriako Udala— aho batez onartu dute kide berriaren sarrera.

Orain arte Oiartzungo hiribusean MUGI txartela erabiltzeko aukera zegoen arren, MUGI txartelak soilik txanpon-txartel bezala funtzionatzen zuen, eta hiribusak berezko tarifak zituen. Hortaz, Oiartzungo Udala GGLAn sartzearekin batera, Oiartzungo hiribusean ere integratutako gainerako garraiobideetan eskaintzen dituen hobari eta deskontuak eskainiko ditu MUGI txartelak, transbordoak eta tarifak ere gainerakoekin bateratuak izango dira.

Horrela, Gipuzkoako garraio publikoa erabili ohi duten pertsonek Oiartzungo hiribusean ere sistemaren abantailez gozatzeko aukera izango dute: ordaintzeko euskarri bakarra, eremuak bereizteko sistema komuna, erabileraren araberako deskontuak, garraio-aldaketak baldintza onetan, hobari osagarriak talde berezientzat...

Antonio Aizek adierazi duenez, “Oiartzungo Udala GGLAn sartzea pausu garrantzitsua da Gipuzkoako garraioarentzat, MUGI sistema zabaltzera baitator, gero eta erakargarriago eta lehiakorragoa eginaz eta pertsona erabiltzaile berriak erakartzea ahalbidetuz”.

BasqueCard

Bestalde, batzar orokor berean, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak Donostiako Turismo sailarekin duen hitzarmena berritu du, turismoaren eta garraioaren arteko sinergiak sustatzeko asmoz.

Hitzarmen horren bitartez, BasqueCard txartelaren berritzea adostu da. Basquecard txartelaren helburua turistak gure lurraldean garraio publikoan mugitzera gonbidatzea da, bai hiriburu barnean mugitzeko, bai lurraldean zehar, bai eta inguruetako hiriburu batzuetara bidaiatzeko ere —Bilbo eta Gasteiz—; beraz, MUGI sistemara atxikita dauden hiribusetan eta hirien arteko garraiobide zerbitzuetan erabili ahal izango dute txartela turistek, modu jasangarri batean. Bestalde, garraiobide publikoetan erraztasunak eskaintzeaz gain, txartel horrek hainbat museo eta interes puntuen informazio liburuxka darama, horietan deskontuak eta abantailak eskaintzen direlarik.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza, Donostiako turismo saila eta Gipuzkoako Foru Aldundiko turismo sailen helburua da aurten txartel hori Gipuzkoako turismo bulego eta puntu gehiagotara zabaltzea.

TOP