HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

Garraio Tour Once 2017

app postfacebook es simple

GGLAk betidanik egin du ONCErekin elkarlana, eta oraingo honetan ere parte hartu nahi izan du 2017ko ONCE Garraio Tour antolakuntzan.

Garraioa oso elementu garrantzitsua da itsuentzat eta bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat, eta horregatik da beharrezkoa irisgarria izatea. Euskadiko ONCEren Astearen barruan antolatutako jarduera batean, garraiobideen arduradun eta agintariak itsuen larruan jarri dira.

Horretarako, parte-hartzaileek zirkuitu labur bat osatu dute, itsuka, gipuzkoako garraiobideetan (Dbus, Euskotren eta Lurraldebus); garraiobide bakoitzaren arduradunek antifazak jantzi, eta ONCEko teknikariek gidatu dituzte ibilbidean zehar.

Honako agintari hauek parte hartu dute:

  • Marisol Garmendia: Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidentea
  • Eluska Renedo: Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako zuzendari nagusia
  • Jon Txasko: Errenteriako Udaleko Ogasun, Trafiko eta Giza Ongizateko zinegotzi ordezkaria
  • Igor González: Dbusen zuzendari nagusia
  • Rashim Barhi: PESA garraiobide-enpresako Trafiko Sailaren arduraduna
  • Klara Olasagasti: Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako Kudeaketako erdi-mailako teknikaria

GGLAko Lehendakaria den Marisol Garmendiak, esperientziaren amaieran, gogorarazi izan nahi du:

“Gipuzkoako garraio kolektiboaren araudi bateratuaren lanaren bitartez, GGLAk garraio publikora kolektibo guztien irisgarritasuna bermatu nahi izan du, lehentasuna emanez mugikortasun urria duten pertsonen irisgarritasun unibertsalari. Gaur bezalako jarduerek, non pertsona hauen larruan sartu garen, irisgarritasun unibertsal hori bultzatzen jarraitzera motibatzen gaitu, sistemak hobetzen jarraitzera, ibilgailuak egokitzen jarraitzera, eta baita gidariak trebatzera ere. Egunero irisgarritasun hau errealitatea izan dadin hain zuzen ere.”

2015ean, GGLAk, garraio operadoreen langileentzako ekintza batzuk prestatu zituen, garraio publikoan lan egiten zuten 100 bat lagun trebatuz, kolektibo hauei zerbitzua ahalik eta egokien emateko.

Horretarako, GGLAk lan ekitaldi askotan parte hartzen du, ONCErekin eta beste elkarte ugariekin, ELKARTU, Kalapie, Familia Ugarien Elkartea HIRUKIDE eta besteak.

Arrazoi honegatik, 2015ean GGLA Urrezko Kriskitinera nominatua izan zen, Elikagai Bankua eta Javier Garcíarekin batera.

TOP