GGLAk ezgaitasun-txartelen kudeaketa erraztu du
Garapen berri hau azken urteetako Errentako, Erroldako eta Familia Ugariko egiaztatze automatikoei gehitzen zaie
Gaur, abenduak 13, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (GGLA) Asanblada Orokorrak egin duen bileran Lankidetza-hitzarmen bat onartu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Departamentuaren eta GGLAren artean, datu-lagapenari buruzkoa. Honela, administrazioen arteko lankidetza harremanei esker, Ezgaitasun-Ziurtagirien egiaztatzea automatikoki egitea baimentzen da, eta horrela herritarrei Mugi txartelen kudeaketa sinplifikatzen zaie.
Behin beharrezko garapenak 2017an zehar egin eta gero, hitzarmen honi esker ezgaituen txartel eskatzaileek ez dute aurkeztu beharko dagokion paperezko ziurtagiria, baizik eta nahikoa izango da eskaera orrian baimena ematea, GGLAk era automatikoan egiaztatu ahal izateko. Garapen berri hau Errentako, Erroldako eta Familia Ugariko egiaztatze automatikoei gehitzen zaie, guzti hauek azken urteotan abian jarriak bakoitzari dagokion lankidetza-hitzarmenaren sinaduraren ondoren; horiei esker herritarrei, txartela eskatzeko orduan, izapideak erraztu zaizkie, eskatutako agiriak gutxitu direlako.
Ildo honetan, GGLA apustu egiten ari da MUGI sistemaren zerbitzu guztiak automatikoki eskaintzeko bai Web, APP edo sare sozialen bidez. Adibidez, txartel eskaerak eta berriztatzeak, baita txartelak diruz kargatzea, guzti hau Webaren edo APParen bidez.