GGLAk mugikorretarako aplikazioa sortu du
MUGI APPa, Gipuzkoako osatuena
- Gipuzkoako garraio publikoaren informazio guztia eskura
- MUGI APPak erabiltzaile bakoitzaren beharrekin bat dator
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza teknologia berrietara egokitu da eta komunikazioko bere ekosistema digital berria aurkeztu ostean, garraio publikoarekin lotutako aplikazioa sortu du. MUGI APPa da, Gipuzkoako osatuena eta Gipuzkoako operadore guztien informazioa biltzen duen bakarra.
MUGI APPa Android eta IOS aparailuetan deskargatu daiteke jada. Aplikazioak abantaila ugari eskaintzen dizkie Mugi/Lurraldebus txartelen erabiltzaileei; izan ere, Mugik eskaintzen dituen zerbitzu guztietara sarbidea izango dute mugikorretik: ordutegiak, jakinarazpenak, kargatzeko aukera, planifikatzailea, Mugiklubeko ekintzak…
APPa erabiltzaile guztien beharrei erantzuteko gai da norberaren nahien arabera pertsonalizatu daitekeelako, ibilbideak zehaztasunarekin planifikatu ahal izateaz gain, lurraldeko garraio guztiaren informazioa ematen du. Helmuga, linea eta geltoki gustukoenak gorde daitezke, baita mugikorrerako jakinarazpenak sortu ere, erabiltzaileak bere garraioa aukeratutako geltokira noiz iritsiko den jakin dezan. Gipuzkoako operadore guztien iritsiera orduak jakin daitezke unean bertan.
Bestalde, aplikazioak erabiltzaileei zuzendutako eremu pribatua du, eta bertan Mugi/Lurraldebus txartelaren kontsultak egin daitezke: saldoa, mugimenduak, kargatzeak…
APParen jaiotzarekin, GGLAk erabiltzaileen egunerokotasunera eta beren beharretara iritsi nahi du. Horregatik, aplikazioaren erremintak hobetzen eta funtzionalitate berriak garatzen jarraituko du, erabiltzaileen egunerokotasuna errazteko asmoz.
APPa deskargatzeko: Android | IOS