HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

GGLAk berrikuntza eta 2.0 komunikazioa aplikatu du Mugi txartelaren erabiltzaileentzat

ecosistemaGipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak Mugi txartelaren erabiltzeei zuzendutako ekosistema digital berria aurkeztu du
Mugiklub jaio da, Gipuzkoako kultura, kirola, aisialdia eta turismoa garraio publikoarekin bat egiten duen komunitate sozial berria
Laster APP Mugi sortuko da; funtzio gehiagorekin batera, garraio publikoan ibilbideak planifikatzea ahalbidetuko duen aplikazioa

GGLAk bere komunikazio digitalaren ekosistema aurkeztu du. Honakoak biltzen ditu: GGLAren webgunea, MUGIren webgunea, sare sozialak, ibilbideen planifikatzailea, App Mugi eta Mugiklub. Prentsaurrekoan izan ziren GGLAko Lehendakaria eta Lehendakariordea, Antonio Aiz eta Marisol Garmendia; Eluska Renedo-Illarregi GGLAko Zuzendari Orokorra, Eneko Goia Donostiako Alkatea, Itziar Epalza Merkataritza eta Turismoko Sailburuordea, eta Goizane Alvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kiroleko Zuzendaria.

 
Mugiklub Mugi/Lurraldebus txartelaren erabiltzaileei garraio publikotik eskaintza erakargarriak eskaintzen dizkien komunitate sozial berria da. “Gipuzkoa Gozatuz” lelopean, kulturako, kiroleko eta aisialdiko ekintzak eta turismo-bitartekoak biltzen ditu. Gainera, txartelaren erabiltzaileek izugarrizko onurak izan ditzakete; abantailak, zozketak eta sariak eskura izango baitituzte Mugi/Lurraldebus txartelari esker, eta honela, garraio publikoaren bidez kulturaz, turismoaz eta kirolaz gozatu dezakete.
 
Komunitate dinamiko, ireki eta parte hartzailea da; Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Basquetour, Donostia Kirola, Donostia Kultura, Donostia 2016, Oiasso Museoa, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea eta Gipuzkoa Basketen kolaborazioari esker sortua. Intereseko informazioa eskaintzeaz gain, bakoitzak bere esparrutik, turismoarekin, kulturarekin eta kirolarekin lotutako esperientziak zozketatuko dituzte; Mugiklubeko parte hartzaileak irisgarritasuna eta bizitza osasungarria bezalako balioak partekatuz. Urte honetan zehar kolaboratzaile gehiago batuko dira ekimen honetara.
 
Mugiklubeko kolaboratzaile guztiekin indarrak batu ditugu Mugi/Lurraldebus txartelaren erabiltzaileen beharretara eta lehentasunetara egokitutako eskaintza bermatzeko Gipuzkoan.
 
Testuinguru honetan, laster, ekainean zehar, ibilbideen planifikatzaile bat eta APP Mugi jaioko dira; txartelaren erabiltzaileen beharrak eta lehentasunak indartuko dituzte. Horrekin batera, Widget izeneko tresna ere sortu da, ibilbideen planifikatzailea bestelako webguneetan txertatzeko; jatetxe, museo, kirol-gune eta beste zenbait eragileen webgunetatik ere sarbidea egon dadin.
 
Mugi APPak, ibilbideen planifikatzaileaz gain, geltoki jakin batera iristeko behar den denbora kalkulatzen du geolokalizazioaren bidez eta honela, zehaztasun handiagoarekin kalkulatzen ditu planifikatutako desplazamenduak. Lineak eta geltokiak ikusi eta ordutegiak deskargatzeko aukera eskainiko du. Gainera, gune pertsonalizatu bat edukiko du honako elementuekin: mugikorrean norberaren garraioari buruzko alarma eta jakinarazpenak sortuko dituen tokia, helmuga gustukoen txokoa, eta Mugi txartelaren saldoa eta mugimenduak ezagutzeko, kargatzeko eta beste zenbait kontsultetarako gune pribatua. Hau eta askoz ere funtzio gehiago garatzen joango dira herritarren joera eta beharren arabera.
 
TOP