HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

GGLAk Irisgarritasun Unibertsalean hezten du

bloggif 56405b6406099GGLAk Irisgarritasun Unibertsalaren Formazio bat antolatu du CERMIN-en eskutik

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak Irisgarritasun Unibertsalari buruzko formazioa antolatu du. Ikastaroa Nafarroako Ezgaitasuna Dutenen Ordezkarien Komiteko ordezkari batek (CERMIN) eman du, urriaren 29an eta 30ean eta azaroaren 5ean.

Jardunaldi hauen helburua ezgaitasuna duten pertsonen aukera berdintasuna sustatzea eta betebehar horri laguntzen dioten jokaerak eta erremintak jakinaraztea izan da. Horregatik, GGLAk formazio hau antolatu nahi izan du, operadoreetako gidariak gaiaren inguruan sentsibilizatuak egoteko.

Antolatutako 5 saioetan 125 pertsonek parte hartu dute, horien artean operadora desberdinetako eta administrazioetako ordezkariak. Hala nola, Dbus, Tolosako Tranbia (TSST), Ekialdebus, PESA, Euskotren, Autobuses La Gipuzcoana, Autobuses Garayar, Irun-Hondarribia (AUIF), langileek, baita Elkartuko partaideek ere, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko, Donostiako Mugikortasun Saileko, Arrasateko Udaleko, Errenteriako Udaleko eta ATTGko teknikariek.

Partaide guztiak ikasteko gogoz agertu ziren, erabiltzaileekiko jarrera egokiena zein den ikasteko eta ondoren, ikasitakoa lankideei helarazteko. Hau guztia garraio publikoaren erabilera normalizatzeko pertsona guztien artean, ezgaitasun bat dutenak ere plano berean egonez.

TOP