Beste urte batez, Donostiak Mugikortasun Jasangarriaren Astea ospatuko du
Aurtengo Europar Mugikortasun Astea irailaren 16tik 22ra ospatuko da “Aukeratu. Aldatu. Uztartu” lelopean, garraio jasangarriaren onurak azpimarratzen. Modu honetan, kasu bakoitzean mugitzeko modu egokiena aukeratzera bideratu nahi da erabiltzailea, bitarteko egokienak eta jasangarrienak erabili eta konbinatzen ikasiz eta jarrera osasungarriak ere kontutan hartzen.
Mugikortasun Astearen harira, Donostia bezalako hiriak garraioarekin eta mugikortasunarekin zerikusia duten ekintzak prestatzera animatu dira, hiritarren inplikazioa eta ekarpenak lortze aldera, guztion artean mugikortasun jasangarri bat lortzeko.
Donostiako 2015eko Mugikortasun Asteko egitaraua
Mugikortasun Astean zehar, Mugik egunero zozketa bat aktibatuko du Twitter eta Facebooken. 7 egun 7 esperientzia.