Datorren urtean Mugi sistemako tarifak ez dira igoko
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) Mugi sistemako tarifak izoztea erabaki du, hau da, tarifak ez garestitzea.
GGLA osatzen duten kideek; Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia, Irun, Errenteria, Eibar, Zarautz, Arrasate eta Hernaniko udalek pasa den urriaren 31n izandako Batzar Nagusian tarifak izoztea erabaki zuten.
GGLAko kideek, egungo egoera ekonomiko gogorra kontuan izanda, herritarren mesedetan ahalegin berezia egitea beharrezkoa ikusi dute eta oraingo tarifak, pasa den apirilaren 1etik indarrean daudenak, 2016ko apirila arte mantenduko dituzte. Halaber, erabakiak garraio publikoaren erabileran eragin positiboa izatea espero dute GGLAko kideek.
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza, Gipuzkoako bidaiarien garraio zerbitzua hobetzeko Partzuergoa da eta bere zeregin nagusietako bat elkarrizketarako foro gisa administrazio, operadore eta erabiltzaileen arteko koordinazioa eta lankidetza ahalbidetzea da.