HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

Euskotren Gizartearekiko erantzunkizuna

Euskotreneko erakunde guztiaren KONPROMISOEN barruan Erantzukizun-Gobernuaren Politika Deklarazioren bidez adierazita, ondorengo hauek daude:

INGURUMENA

Ingurune-kudeaketa arduratsua eta ekoeraginkorra: inguru naturala gordetzeko konpromisoa bere gain hartuz, igorpenak, kontsumoak eta hondakinak kontrolatu; baliabide mugatuen kontsumo arduratsua sustatuz, erosketa eko-adiskidetsuak eta babesaren alde egiten dituzten ekimenak, kontserbazioa eta inguruaren berreskuratzea.

Ingurumen ikuspegia, Euskotreneko Gobernu Arduratsuen Politikatik aurrera, egungo eta etorkizuneko bizitza kalitatea gordetzean datza gure jardueraren garapenean aire, ura eta zoru garbien inguru bat bermatuz, baliabide naturalen kudeaketa arduratsuen bidez eta sortutako hondakinak modu egokian kudeatuz. Erraztu era berean, lurralde eta mugikortasun oreka, horrela aldaketa klimatikoan eragina mugatuz eta baita bioaniztasunaren babesa eta sistema ekologikoen funtzionaltasuna.

Horretarako, Euskotrenek 2013-2016 Ingurumen Kudeaketa Plana onartu du. Plan horrekin ekintzak planifikatu nahi ditu garraio jardueratik datozen ingurumen ezinegonei eta beharrizanei erantzuna emateko eta horren ondorioz material mugikorraren mantendua garraio jarduera garatzeko helburuarekin kalitatezko ingurumen ingurua berbatuz, inguruan inpaktu txikiarekin eta pertsonen osasuna gizartearen mugikortasun eskaera asez eta era berean gutxien kutsatzen duten joan etorrien ereduen eta moduen garapenari lagunduz. KALITATEA

Hiritarrei zuzendutako kalitatezko zerbitzu bikainak: joan-etorri seguruak eskainiz, pertsona guztientzako eskuragarriak, puntu-puntuan heltzen direnak, erosoak, berritzaileak, kalitatezkoak, eta Euskotreneko zerbitzuak erabiltzerakoan beteko direla bermatuz.

Gure kalitatezko ikuspegia prgamatismoarekin eta grinarekin lan egitea datza egungo belaunaldien mugikortasun beharrizanak asetzeko, aldian-aldian gure eskaintza, lan metodoak, eta zerbitzu kalitatea birbalioztatzen dugun heinean, hiritarren eskaera aldakorretara egokitzeko.

Gasteizko tranbiak AENOR egiaztagiri bikoitza lortu du:
Zerbitzuen gutuna Gasteiz

SEGURTASUNA ETA LAN OSASUNA

Euskotreneko ikuspegia Segurtasun eta Osasunaren gaian, Politika Gobernu Arduradunetik aurrera, Erakunderako eta Erakundean lan egiten duten pertsona guztientzako modu seguru eta osasuntsuan gure jarduera garatzean datza.

BERDINTASUNA

Konprometitua eta lehiakorra diren langileak: lan giro seguruan eta osasuntsuan, lanean egonkortasuna sustatuz, garapen pertsonala eta profesionalaren alde apustua eginez, egokitasuna sustatuz, tratu berdintasuna eta aukerak, aniztasuna, elebitasuna, parte hartzea eta taldeko lana; errespetuan oinarritutako lan erlazioak, elkarrizketa, eta lan-familia bizitzako kontziliazioa.

Euskotren Emakundek Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunean Erakunde Laguntzaile bezala ezagutua da eta Berdintasunaren aldeko Enpresa Taldean hartu zuen parte Emakundek ere bultzatuta eta 2004-2006 hirurtekoan zehar garatua izan zen.

Euskotrenek hartutako konpromisoa sendotzeko helburuarekin Emakumeen eta Gizonen Berdintasuneko lorpenarekin eta 2006. urtean hasitako prozesuari jarraipena emanez, urte horretan EuskoTreneko Berdintasunerako I. Plana onartu eta abian jarri zen, 2010 eta 2011. urteetan zehar Diagnostiko bat burutu zen emakumeen eta gizonen berdintasuneko egoerari buruz, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana 2012-2015 abian jarri zen. Dagoeneko plan hau garatzen ari da.

TOP