Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de la página web.Si quiere saber mas sobre las cookies pulse le siguiente enlace, saber más.

HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

Zerbitzuaren eraginkortasuna hobetzeko teknologiak

Autobus erreiakCarrilesBus

Donostian hainbat autobus errei daude hiri osoan. Gaur egun, Donostian 12 km autobus errei daude, autobus eta taxientzako eremu esklusiboa, eta horri esker, autobusen zirkulazioa arina da zirkulazioa, oro har, motel dabilenean ere.

Gaur egun, Dbus autobusetan erabiltzaileek egindako kilometroen % 21 autobus erreietan egiten dira, eta horri esker, ibilbide denborak murriztu eta kalitatea areagotzen da.

semaforoSemaforo bidezko lehentasunen sistema Garraio publikoaren puntualtasuna giltzarria da herritarrei zerbitzu eraginkorra eskaintzeko. Hori dela eta, Dbusek semaforo bidezko lehentasunen sistemak ditu, bidegurutzeetan semaforoak autobusen itxarote denboretara automatikoki egokitzeko, eta horri esker, itxarote denborak aurrez daitezke.senora

Gaur egunean, Dbuseko autobusek lehentasuna eska dezakete hiri osoko 82 bidegurutzetan, eta gainera, San Martin eta Hondarribia kaleen artean semaforo esklusiboa dute.

Udaltzaingoarekin koordinatuta Dbuseko kontrol zentroa arduratzen da linea guztiek behar bezala funtzionatzeaz, eta aldi berean, Donostiako Mugikortasun agenteekin eta udaltzaingoarekin etengabeko harremanetan dago.

Edozein gorabehera izanez gero, Dbuseko ikuskatzaileek aplikazio informatiko bat dute udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko eta agintaritzaren esku-hartzea eskatzeko.

Autobusera sartzeko denbora hobetzea Autobusera sartzeko denbora murriztea eta ilarak saihestea giltzarria da zerbitzuetan atzerapenak saihesteko. Hori dela eta, Dbusek autobus guztietan instalatu ditu irakurketa azkarreko balidatzeko makinak. Erdiguneko atearen sarbidean ere balidatzeko makinak instalatu dira, mugigarritasun gutxiko pertsonentzat eta haur kotxeak dituzten pertsonentzat, beraz, orain txartela ordaintzeko gidariarenganaino joan beharrik ez dute.

Eskudirutan gutxiago ordaintzea edo eskudirurik ez erabiltzea Gaur egun, Dbusen bidaien % 10,7 baino gutxiago ordaintzen dira eskudirutan. Kontakturik gabeko txartel adimendunak eta ordainketa sistema berriak sartuta, hala nola NFC mugikorrekin ordaintzea, errazagoa da erabiltzaileentzat bidaia ordaintzea.

Autobusen barruan segurtasun kameren sistema 2010etik, Dbuseko autobusen flotaren % 100ek barruan zaintzeko kamerak ditu. Zaintzak edozein gorabehera arraro gertatuz gero erabiltzaileen eta gidarien segurtasuna bermatzen du.

Autobusetan parekatzearen aurkako sistema

Anti-bunching edo parekatzearen aurkako sistema EKO-busen barruan txertatuta dago, zerbitzuaren puntualtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko. Tablet bat erabiltzen du euskarri gisa, gidariaren alboan, eta handik, gidariari jakinarazten dio linea bereko autobusen arteko distantzia ez denean egokia puntualtasuna mantentzeko, eta mezuak eta gomendioak egiten ditu, hori saihesteko.

Antiemparejamiento

TOP