
Gehiago Irakurri +
KONTRATATZAILAREN PROFILA
Lizitazioak | Behin-betiko adjudikazioa | Historikoa | Aurreikusitako lizitazioak

Gehiago Irakurri +
MUGI
Mugi Sistemak abantaila ugari eskaintzen dizkie egunerokoan Gipuzkoako garraio publikoa erabiltzen dutenei.

Gehiago Irakurri +
OPERADOREAK
Ezagutu gure operadore guztiak. Euren flotak, rutak, zerbitzuak eta gainontzekoak. ATTG denok gara.
BALIABIDE ETA OPERADORE DESBERDINAK KOORDINATZEN DITUGU, HIRITARRARENTZAKO INFORMAZIO ETA ZERBITZUAK HOBETUZ. ZUGANDIK GERTU GAUDE

BERRIAK
GEHIAGO IKUSI-
Zumaiako txalupan MUGI txartelarekin ordaindu ahal izango da datorren astelehenetik, abuztuak 17, aurrera
Data horretatik aurrera, txartela honen erabiltzaileek MUGI sistemak eskaintzen dituen abantaila... -
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak eta Bidasoa bizirik-ek hitzarmena sinatu dute MUGI txartelak Irun eta Hondarribiko turismo-bulegoetan saldu eta kargatu ahal izateko
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako (GGLA) presidente eta Mugikortasuneko, Turismoko eta...
CONTENIDOS DESTACADOS
TARIFA-SISTEMA
Tarifa-sistema integratua. Ezagutu gure MUGI sistema
ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA
Ezagutu GGLAk deitu dituen lan-eskaintzak
PROIEKTUAK
Ezagutu GGLAk parte hartu duen proiektuak
GARRAIO SISTEMA
Zeintzuk dira mugikortasun-jarraibideak Gipuzkoan?
GURE MISIOA
- Gipuzkoako garraio ereduan lehena izan
- Gipuzkoako garraio eredua barneratu
- Erabiltzailea orientatu
- Garraio iraunkorra
GURE FUNTZIOAK
- Tarifikazioa eta bilete bakarra
- Informazio sistemak
- Plangintza estrategikoa
- Ibilbide eta zerbitzuek kudeaketa
JARRI GUREKIN HARREMANETAN
- Kontsultak
- Zerbitzuak
- Kontratatzailearen profila
- MUGI Sitema
Azahara Domínguezek guraso bakarreko familiak kolektibo berezi gisa sartzea, garraio publikoan deskontu handiagoak izan ditzaten eskatu du GGLAren batzarrean
- Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidentearen ustez, guraso bakarra buru duten familien kopurua "gorantz doa eta aintzat hartu behar dugu".
- Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua eta GGLAko presidentea: "Garraio publikoak pertsona guztiek bizitzan aurrera egiteko aukera berdinak izan ditzaten laguntzen du. Gipuzkoan, MUGI sistemarekin eskubideen eta abantailen sare bat eraikitzen joan gara, gure lurraldeko errealitate sozialei hobeto erantzuteko. Sare hori zabaltzen jarraitu behar dugu, gero eta pertsona gehiagorengana irits dadin eta herritar guztiek kalitatezko garraio publikoa arrazoizko prezioan eskuratzeko aukera bermatuta izan dezaten".
Donostia, 2026eko ekainaren 18a.-Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidente eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek, Gipuzkoako Garraio Agintaritzaren batzarrean, guraso bakarreko familiak MUGI txartelarekin deskontu handienak dituzten kolektibo berezietan sartzeko aukera aztertzeko eskatu du. "Guraso bakarra buru duten familiak gero eta gehiago dira Gipuzkoan, eta, beraz, erakunde publikoek urratsak eman behar ditugu familia horiei behar duten arreta emateko", baieztatu du.
Azahara Domínguezek berak azaldu duenez, "MUGI sistemak eskaintzen dituen abantailak zabaltzen jarraitu behar dugu, ez bakarrik operadore berriak gehituta, duela hilabete batzuk Hondarribiko hiri-autobusarekin egin genuen bezala, baita oraindik deskontu handiagoak izan ditzaketen kolektibo berriak kontuan hartuta ere".
Gaur egun, 26 urtetik beherako gazteek, 65 urtetik gorakoek, desgaitasun aitortua dutenek, familia ugariek eta izaera sozialeko hainbat agindu betetzen dituztenek abantaila handiagoak dituzte MUGI txartel pertsonalizatua dutenek baino, hala nola hobari espezifikoak kargatzeko orduan eta prezio murriztuagoak.
"Gure ustez, guraso bakarreko familiek ezaugarri espezifikoak dituzte, eta, horregatik, beharrezkoa da MUGIko kolektibo berezietan sartzea aztertzea. Kasu askotan, zailtasun ekonomiko handiagoari aurre egiten dioten etxeak dira, eta, beraz, hobari handiagoen bidez garraio publikorako sarbidea errazteak zuzenean karga hori arintzen lagun dezake", adierazi du Azahara Domínguezek, eta azaldu du ITG Batzordeak aztertu beharko duela kolektibo berri hori sartzea posible den ala ez, ondoren batzarrak behin betiko onar dezan.
"Garraio publikoak pertsona guztiek bizitzan aurrera egiteko aukera berdinak izan ditzaten laguntzen du. Gipuzkoan, MUGI sistemarekin eskubideen eta abantailen sare bat eraikitzen joan gara, gure lurraldeko errealitate sozialei hobeto erantzuteko. Sare hori zabaltzen jarraitu behar dugu, gero eta pertsona gehiagorengana irits dadin eta herritar guztiek bermatuta izan dezaten kalitatezko garraio publikoa arrazoizko prezioan eskuratzea ", baieztatu du.













