HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

Nor gara

Quienes Somos

 

Instituzio Publikoek Gipuzkoako bidaiarien garraio-zerbitzua hobetzeko sortutako tresna gara; operadore eta baliabide ezberdinen koordinazioaren eta biztanlegoaren informazio-hobekuntzaren bidez.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak garraio-eredu iraunkorraren bidez Gipuzkoako lurralde osoa integratzea du helburu.

Lurralde historikoan kalitatezko mugikortasuna hiritarren eskura jartzea da bere zeregina, eta aldi berean, Gipuzkoak behar duen azpiegituren sarea egokitzea, eskariari eta etorkizuneko hazkunde ekonomikoari erantzuteko.

Era berean, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzari dagokio mugikortasun arloko administrazio publikoen helburuak bultzatzea, eta lurraldeko garraio sare eta zerbitzuetan inbertsio jasangarria ziurtatzea.

 

 

TOP