
Gehiago Irakurri +
KONTRATATZAILAREN PROFILA
Lizitazioak | Behin-betiko adjudikazioa | Historikoa | Aurreikusitako lizitazioak

Gehiago Irakurri +
MUGI
Mugi Sistemak abantaila ugari eskaintzen dizkie egunerokoan Gipuzkoako garraio publikoa erabiltzen dutenei.

Gehiago Irakurri +
OPERADOREAK
Ezagutu gure operadore guztiak. Euren flotak, rutak, zerbitzuak eta gainontzekoak. ATTG denok gara.
BALIABIDE ETA OPERADORE DESBERDINAK KOORDINATZEN DITUGU, HIRITARRARENTZAKO INFORMAZIO ETA ZERBITZUAK HOBETUZ. ZUGANDIK GERTU GAUDE

BERRIAK
GEHIAGO IKUSI-
Zumaiako txalupan MUGI txartelarekin ordaindu ahal izango da datorren astelehenetik, abuztuak 17, aurrera
Data horretatik aurrera, txartela honen erabiltzaileek MUGI sistemak eskaintzen dituen abantaila... -
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak eta Bidasoa bizirik-ek hitzarmena sinatu dute MUGI txartelak Irun eta Hondarribiko turismo-bulegoetan saldu eta kargatu ahal izateko
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako (GGLA) presidente eta Mugikortasuneko, Turismoko eta...
CONTENIDOS DESTACADOS
TARIFA-SISTEMA
Tarifa-sistema integratua. Ezagutu gure MUGI sistema
ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA
Ezagutu GGLAk deitu dituen lan-eskaintzak
PROIEKTUAK
Ezagutu GGLAk parte hartu duen proiektuak
GARRAIO SISTEMA
Zeintzuk dira mugikortasun-jarraibideak Gipuzkoan?
GURE MISIOA
- Gipuzkoako garraio ereduan lehena izan
- Gipuzkoako garraio eredua barneratu
- Erabiltzailea orientatu
- Garraio iraunkorra
GURE FUNTZIOAK
- Tarifikazioa eta bilete bakarra
- Informazio sistemak
- Plangintza estrategikoa
- Ibilbide eta zerbitzuek kudeaketa
JARRI GUREKIN HARREMANETAN
- Kontsultak
- Zerbitzuak
- Kontratatzailearen profila
- MUGI Sitema
GGLAk MUGI birtuala probatu du app eta web bidez Bidasoa LHIIko gazte talde batekin, ezarpenari begira urrats berri bat emanez
- Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak 30 bat gazterekin probatu du nola funtzionatzen duen txartel digitalerako migrazioak eta bere erabilera. Aurreikusita dago datorren neguan MUGI birtuala errealitate izatea.
- Azahara Domínguez, GGLAko presidenta: “Gazteek asko irakatsi ahal digute gailu digitalekin zerikusia duen guztian, natibo digitalak direlako eta tresna horiekin oso modu naturalean ibiltzen direlako. Horregatik, guretzat garrantzitsua zen haien ezagutza, esperientzia eta trebetasunak kontuan izatea, MUGI birtuala hobetzen laguntzeko eta sistemak dauden beharrei benetan erantzutea lortzeko, behin martxan dagoenean”.
- Juncal Amunarriz, Bidasoa LHIIko zuzendaria: “Oso interestagarria izan da gure ikasleek ikastetxean egunero lan egiten dutenaren aplikazio praktikoa bizi izan baitute. Eta ikasten ari diren zikloen etorkizuna zein den ikusteko aukera ere ematen die”.
Irun, 2026ko maiatzaren 15a.-Irungo Bidasoa LHIIko ikasle talde batek MUGI birtuala probatzeko aukera izan du ostiral honetan bere gailu mugikorretan eta web orrian, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) antolatutako jardunaldi batean, non garraio-txartela modalitate birtualean erabiltzean gazte horien iritziak zuzenean ezagutzeko aukera eman den.
Azahara Domínguez GGLAko presidenteak adierazi duenez, Telekomunikazio eta Informatika Sistemen Goi Mailako eta Telekomunikazio Instalazioen Erdi Mailako 30 ikasle inguruk parte hartu dute MUGI birtualaren proba pilotu honetan. MUGI birtuala neguan ezartzea aurreikusten da, sistema osatzen duten operadore guztiek balidagailuak berritu ondoren.
"Orain arte probak egin dira autobusen balidagailuetan, baina ez app eta webgunean", adierazi du Azahara Dominguezek. Test horretan, gazteek beren telefono mugikorretatik esperimentatu ahal izan dute ordainketa digitaleko sistema berri horren funtzionamendua formatu horietan. "Ekimenari esker, ahalik eta modurik errealenean birsortu ahal izan da MUGI txartel fisikoa bertsio birtualera migratzeko prozesua eta haren ondorengo erabilera, eta gazteek beren sentsazioak, balorazioak eta hobekuntza-proposamenak partekatu dituzte, balio handiko feedbacka emanez behin betiko ezarri aurretik zerbitzua hobetzen jarraitzeko", adierazi du Azahara Domínguezek, eta gogorarazi du gazteak direla "teknologia berriekin eta ordainketa birtualarekin gehien ezagutzen duten kolektiboa".
"Gazteek asko irakatsi ahal digute gailu digitalekin zerikusia duen guztian, natibo digitalak direlako eta tresna horiekin oso modu naturalean ibiltzen direlako. Horregatik, guretzat garrantzitsua zen haien ezagutza, esperientzia eta trebetasunak kontuan izatea, MUGI birtuala hobetzen laguntzeko eta sistemak dauden beharrei benetan erantzutea lortzeko, behin martxan dagoenean", gaineratu du Azahara Domínguezek eta zehaztu du proba hau kolektibo gehiagorekin egingo dela.
Gainera, egun osoan zehar, GGLAk MUGI stand bat jarri du ikastetxean. Bertan, ikasleek txartel berriak eskatu ahal izan dituzte, dagoeneko badituztenak kargatu ahal izan dituzte eta MUGI sistemari buruzko informazioa jaso dute.
"Gipuzkoan azken urteotan garraio publikoaren alde egin dugun apustu iraunkorra emaitza oso positiboak ematen ari da. Mugikortasun eskuragarriagoa eta iraunkorragoa sustatzeko bultzatutako neurriei esker, nabarmen handitu da MUGIren erabilera; izan ere, 2025ean, sistema osatzen duten operadoreek 92 milioi bidaiako muga gainditu zuten lehen aldiz. Hazkunde horrek erakusten du, alternatiba erabilgarri, eraginkor eta erakargarriak eskaintzen direnean, herritarrek erantzun egiten dutela eta mugikortasun-ohitura iraunkorragoak hartzen dituztela ", adierazi du Azahara Domínguezek. Bere ustez," funtsezkoa da belaunaldi berrien artean garraio publikoan oinarritutako mugikortasun-kultura sortzen jarraitzea, gaur hartuko ditugun erabakiek eragin zuzena izango baitute etorkizunean eraiki nahi dugun lurralde-ereduan". "Ingurumenean egiten duen ekarpenaz gain, garraio publikoa funtsezko tresna da Gipuzkoan aukera-berdintasuna bermatzeko. Gazteen kasuan, ziurtatu behar dugu beren ikasketa- edo lan-zentroetara modu autonomoan joan ahal izango direla, hirugarrenen mende egon gabe, ibilgailu pribaturik izatera behartuta egon gabe, eta non bizi diren eta beren gaitasun ekonomikoa beren bizi-proiektua garatzeko muga izan ez dadin; horregatik, garrantzitsua da MUGIk eskaintzen dituen abantaila eta onura guztiak ezagutzea ", ondorioztatu du.
Bestalde, ikastetxeko zuzendari Juncal Amunarrizek "oso interesgarritzat" jo du jardunaldia, "gure ikasleek ikastetxean egunero lan egiten dutenaren aplikazio praktikoa bizi izan baitute. Eta ikasten ari diren zikloen etorkizuna zein den ikusteko aukera ere ematen die ", adierazi du, eta ikastetxea aurrematrikula-prozesuan dagoela gogorarazi du.













