
Gehiago Irakurri +
KONTRATATZAILAREN PROFILA
Lizitazioak | Behin-betiko adjudikazioa | Historikoa | Aurreikusitako lizitazioak

Gehiago Irakurri +
MUGI
Mugi Sistemak abantaila ugari eskaintzen dizkie egunerokoan Gipuzkoako garraio publikoa erabiltzen dutenei.

Gehiago Irakurri +
OPERADOREAK
Ezagutu gure operadore guztiak. Euren flotak, rutak, zerbitzuak eta gainontzekoak. ATTG denok gara.
BALIABIDE ETA OPERADORE DESBERDINAK KOORDINATZEN DITUGU, HIRITARRARENTZAKO INFORMAZIO ETA ZERBITZUAK HOBETUZ. ZUGANDIK GERTU GAUDE

BERRIAK
GEHIAGO IKUSI-
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak eta Aizarnazabalgo Udalak akordioa lortu dute MUGI txartelen izapideak udaletxean egiteko aukera emateko
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidente Azahara Domínguezek adierazi duenez,... -
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak eta Hernialdeko Udalak akordioa lortu dute udaletxean MUGI txartelak izapidetu ahal izateko
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidente Azahara Domínguezek azaldu duenez, hala...
CONTENIDOS DESTACADOS
TARIFA-SISTEMA
Tarifa-sistema integratua. Ezagutu gure MUGI sistema
ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA
Ezagutu GGLAk deitu dituen lan-eskaintzak
PROIEKTUAK
Ezagutu GGLAk parte hartu duen proiektuak
GARRAIO SISTEMA
Zeintzuk dira mugikortasun-jarraibideak Gipuzkoan?
GURE MISIOA
- Gipuzkoako garraio ereduan lehena izan
- Gipuzkoako garraio eredua barneratu
- Erabiltzailea orientatu
- Garraio iraunkorra
GURE FUNTZIOAK
- Tarifikazioa eta bilete bakarra
- Informazio sistemak
- Plangintza estrategikoa
- Ibilbide eta zerbitzuek kudeaketa
JARRI GUREKIN HARREMANETAN
- Kontsultak
- Zerbitzuak
- Kontratatzailearen profila
- MUGI Sitema
GGLAk Andoain MUGI sisteman sartzeko izapideak hasi ditu
- Azahara Domínguez presidenteak jakinarazi duenez, batzarrak ontzat eman du Udalak sistema horretan sartzeko egindako eskaera. Hori eraginkorra izan dadin, Udalak, lehenik eta behin, udal guztiek GGLAko kide izateko dituzten baldintzak onartzen dituela berretsi beharko du Udalbatzan, eta, ondoren, Batzarrak integrazio hori behin betiko onartuko du.
- Azahara Domínguez, GGLAko presidente eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Gipuzkoako garraio publikoa ezin da ulertu MUGI sistemarik gabe. Horregatik, funtsezkoa da operadore berriak sareratzen joatea, gipuzkoar gehiagok sistema honen onura guztiak izan ditzaten”.
Donostia, 2025eko irailaren 25a.- Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) Andoaingo hiri-autobusa MUGI sisteman sar dadin lehen urratsa eman du. Azahara Domínguez GGLAko presidenteak jakinarazi duenez, ostegun honetan egindako batzarrean onartu egin da Andoainek Mugi sisteman sartzeko eskaera. Sistema honetan sartzeak erabiltzaileei hainbat abantaila eskaintzen dizkie: doako transbordoak, erabileragatiko hobari progresiboak, kolektibo berezientzako deskontuak edo 12 urtetik beherakoen (abenduaren 31 arte 15 urte beherakoen) eta mendeko pertsonen laguntzaileen doakotasuna, besteak beste.
GGLAko presidenteak azaldu duenez, gaurkoa Andoain MUGIn integratzeko "lehen urratsa" da; izan ere, orain Udalbatzak onartu beharko du integrazio hori, GGLAren araudia edo urteko ekarpenak onartuz eta batzarreko kideak izendatuz, besteak beste. Udalbatzak integrazioari oniritzia eman ondoren, Agintaritzaren batzarrak behin betiko onartuko du Andoain MUGI sisteman sartzea, eta, beraz, "herritarrek MUGIren abantaila guztiez gozatzen hasteko aukera izango dute".
"Gipuzkoako garraio publikoa ezin da ulertu MUGI sistemarik gabe; horregatik, ezinbestekoa da operadore berriak sareratzen joatea, gipuzkoar gehiagok onura guztiak izan ditzaten", nabarmendu du Azahara Domínguez diputatuak, eta baikor agertu da datozen hilabeteetan udal gehiagok sistema horrekin bat egin dezaten.













