
Gehiago Irakurri +
KONTRATATZAILAREN PROFILA
Lizitazioak | Behin-betiko adjudikazioa | Historikoa | Aurreikusitako lizitazioak

Gehiago Irakurri +
MUGI
Mugi Sistemak abantaila ugari eskaintzen dizkie egunerokoan Gipuzkoako garraio publikoa erabiltzen dutenei.

Gehiago Irakurri +
OPERADOREAK
Ezagutu gure operadore guztiak. Euren flotak, rutak, zerbitzuak eta gainontzekoak. ATTG denok gara.
BALIABIDE ETA OPERADORE DESBERDINAK KOORDINATZEN DITUGU, HIRITARRARENTZAKO INFORMAZIO ETA ZERBITZUAK HOBETUZ. ZUGANDIK GERTU GAUDE

BERRIAK
GEHIAGO IKUSI-
Zumaiako txalupan MUGI txartelarekin ordaindu ahal izango da datorren astelehenetik, abuztuak 17, aurrera
Data horretatik aurrera, txartela honen erabiltzaileek MUGI sistemak eskaintzen dituen abantaila... -
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak eta Bidasoa bizirik-ek hitzarmena sinatu dute MUGI txartelak Irun eta Hondarribiko turismo-bulegoetan saldu eta kargatu ahal izateko
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako (GGLA) presidente eta Mugikortasuneko, Turismoko eta...
CONTENIDOS DESTACADOS
TARIFA-SISTEMA
Tarifa-sistema integratua. Ezagutu gure MUGI sistema
ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA
Ezagutu GGLAk deitu dituen lan-eskaintzak
PROIEKTUAK
Ezagutu GGLAk parte hartu duen proiektuak
GARRAIO SISTEMA
Zeintzuk dira mugikortasun-jarraibideak Gipuzkoan?
GURE MISIOA
- Gipuzkoako garraio ereduan lehena izan
- Gipuzkoako garraio eredua barneratu
- Erabiltzailea orientatu
- Garraio iraunkorra
GURE FUNTZIOAK
- Tarifikazioa eta bilete bakarra
- Informazio sistemak
- Plangintza estrategikoa
- Ibilbide eta zerbitzuek kudeaketa
JARRI GUREKIN HARREMANETAN
- Kontsultak
- Zerbitzuak
- Kontratatzailearen profila
- MUGI Sitema
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak "Jarri zure bizikleta prest MUGIrekin" kanpaina zabaldu du 20 udalerritara, Mugikortasunaren Astearen baitan
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak "Jarri zure bizikleta prest MUGIrekin" ekintza zabaldu du. Aurtengo edizioan Gipuzkoako 20 herritara iritsiko da, 2024ko edizioan baino zortzi gehiago, irailaren 15etik, astelehena, 24ra, asteazkena.
Hala iragarri du arloko diputatu Azahara Domínguezek. Gogorarazi du ekimen hori Mugikortasunaren Europako Astearen barruan sartzen dela, eta garraiobide jasangarriagoak erabiltzeak dakartzan onurei buruzko sentsibilizazioa duela helburu, bereziki garraio publikoa, bizikleta eta oinez egindako joan-etorriak, bai ingurumenerako, bai osasun publikorako onuragarriak direlako.
Horretarako, "Jarri zure bizikleta prest MUGIrekin" ekimenaren bidez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, furgoneta-tailer baten bidez, bizikletak konpontzeko oinarrizko zerbitzua eskainiko die MUGI txartel pertsonalizatua aurkezten duten pertsona guztiei. Gainera, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin (GGLA) lankidetzan, beharrezko laguntza eskainiko zaie MUGI txartela eskatu nahi duten pertsona guztiei. Horrela, bizi-ohitura osasungarriak sustatzeaz gain (esaterako, herritarren artean bizikleta egunero erabiltzea), garraio publikoaren erabilera sustatzen da MUGI sistemaren bidez. Sistema horrek, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru-arduradun eta GGLAko presidenteak gogorarazi duenez, "abantaila ugari eskaintzen dizkie erabiltzaileei, doako transbordoetatik hasi eta deskontu eta hobarietara arte, 15 urtetik beherakoen edo mendekotasuna duten pertsonen laguntzaileen doakotasunetik igarota". "Premiaz ibili behar dugu mugikortasun iraunkorrago baterantz, eta Gipuzkoako Foru Aldunditik beharrezko neurriak hartzen ari gara gipuzkoar guztien garraio publikorako sarbidea unibertsalizatzeko. Esku artean dugun apustu estrategiko garrantzitsuenetako bat da; izan ere, gure lurraldearen etorkizuna ez ezik, pertsona guztiek bizi-aukera berdinak izango dituzten Gipuzkoa eraikitzeko dugun gaitasuna dago jokoan ", gaineratu du Azahara Domínguez diputatuak.
20 udalherri
Diputatuak jakinarazi duenez, Debak, Azkoitiak, Oriok, Hondarribiak, Oiartzunek, Villabonak, Beasainek eta Ordiziak bat egingo dute aurten Eibar, Zumarraga, Legazpi, Arrasate, Bergara, Azpeitia, Donostia, Lasarte-Oria, Zarautz, Irun, Errenteria eta Tolosarekin. Horrela, Gipuzkoako eskualde guztietako herri nagusietan bizikletak konpontzeko doako zerbitzu hau eskainiko da, baita MUGI txartela eskatzeko aholkularitza ere. Furgoneta-tailerrak ibilbide hau egingo du:
- Irailak 15, astelehena: Eibar. Untzaga plaza. 10:30etik 14:00etara.
Deba. Zumardia (kioskoa). 16:00etatik 20:00etara.
- Irailak 16, asteartea. Zumarraga. Euskadi Plaza, 10:30 - 14:00.
Legazpi. Euskal Herria plaza, 16:00etatik 20:00etara.
- Irailak 17, asteazkena. Arrasate. Biteri plaza. 10:30 – 14:00
Bergara. Domingo Irala kalea. 16:00etatik 20:00etara
- Irailak 18, osteguna. Azpeitia. Plaza Nagusia. 10:30 – 14:00
Azkoitia. Herriko plaza. 16:00etatik 20:00etara.
- Irailaren 19a. Ostirala. Donostia. Harri Berri-Oleta ikastetxea. 9:00 – 10:30. Gipuzkoa plaza. 11:30 – 14:30.
Lasarte-Oria. Kalbario kalea. 16:00 – 20:00.
- Irailaren 20a, larunbata. Zarautz. Udaletxeko plaza. 10:30 – 14:00.
Orio. Ikastolako plaza. 16:00etatik 20:00etara.
- Irailaren 21a, Irun. Zabalgune plaza. 10:30 – 14:00.
Hondarribia. San Pedro kalea, 65. 16:00etatik 20:00etara.
- Irailak 22, astelehena. Errenteria. Xabier Olaskoaga plaza. 10:30 – 14:00.
Oiartzun. Plaza Nagusia. 16:00etatik 20:00etara
- Irailak 23, asteartea. Tolosa. Plaza triangelua. 10:30 – 14:00.
Villabona. Villabonako plaza. 16:00etatik 20:00etara.
- Irailak 24, asteazkena. Beasain. Erauskin plaza. 10:30etik 14:00etara.
Ordizia. Plaza Nagusia. 16:00etatik 20:00etara.

Aurreko edizioetan bezala, furgoneta-tailerrera hurbiltzen direnek bi bizikletaren zozketan parte hartu ahal izango dute, baita 20 euroko balioa duten 60 birkarga ere, MUGI txarteletan.
"Jarri zure bizikleta prest MUGIrekin" kanpainak hazten jarraitzen du, jakin badakigulako zeinen garrantzitsua den gure herritarren artean lekualdatzeko modu jasangarriagoak eta osasungarriagoak ezartzea. Bizikletaren erabilera zein garraio publikoa aukera ezin hobeak dira ingurumena gehiago errespetatuko duen eta gizarte osasuntsuagoa eta orekatuagoa izango duen Gipuzkoarantz aurrera egiteko, bi faktore horiek funtsezkoak baitira lurralde gisa dugun etorkizuna bermatzeko", hausnartu du Azahara Domínguezek.
Lehen aldiz ikastetxe batean
Ekimen hau ikastetxe batera iritsiko da lehenengo aldiz. Donostiako Altza auzoko Harri Berri-Oletara hain zuzen. Bertan, "Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko — bosgarren eta seigarren maila — 60 ikasle inguruk parte hartuko dute Mugikortasunaren Europako Astearen helburu nagusiekin bat egiten duten eskola didaktikoetan, zehazki, mugikortasun aktiboa eta iraunkorra sustatzea, hau da, oinez ibiltzea, bizikleta erabiltzea edo garraio publikoaren alde egitea eta ingurumen-inpaktuaz eta hiri-bizitzaren kalitateaz sentsibilizatzea, kutsadura gutxiago eta zarata gutxiago duen hiria guztiontzat osasungarriagoa eta bizigarriagoa delako", azaldu du Iñigo García Donostiako Udaleko Aniztasun, Inklusio eta Ingurumen zinegotziak.
Jarduera goizez eta arratsaldez egingo da. "Lehen zatian, hirian zirkulatzeko oinarrizko segurtasun-arauak, aholkuak eta gomendioak landuko dira modu didaktikoan, eta bigarrengoan, ikasleek bi gurpilen gainean beren trebetasunak probatzeko aukera izango dute, ikastetxearen kanpoaldean instalatuko den zirkuitu batean", jakinarazi du.
Gainera, egun bat beranduago, furgoneta-tailerrak bizikletak aztertu eta prest jartzeko aukera emango die. "Honelako ekimenekin, txikienek gure hiriaren orainerako eta etorkizunerako mugikortasun jasangarria funtsezkoa dela barneratzea nahi dugu, eta haiek direla aldaketa horren protagonistak", adierazi du Garciak.













