
Gehiago Irakurri +
KONTRATATZAILAREN PROFILA
Lizitazioak | Behin-betiko adjudikazioa | Historikoa | Aurreikusitako lizitazioak

Gehiago Irakurri +
MUGI
Mugi Sistemak abantaila ugari eskaintzen dizkie egunerokoan Gipuzkoako garraio publikoa erabiltzen dutenei.

Gehiago Irakurri +
OPERADOREAK
Ezagutu gure operadore guztiak. Euren flotak, rutak, zerbitzuak eta gainontzekoak. ATTG denok gara.
BALIABIDE ETA OPERADORE DESBERDINAK KOORDINATZEN DITUGU, HIRITARRARENTZAKO INFORMAZIO ETA ZERBITZUAK HOBETUZ. ZUGANDIK GERTU GAUDE

BERRIAK
GEHIAGO IKUSI-
Gipuzkoak garraio publikoaren hobariez gozatzen jarraituko du 2026an
Azahara Domínguez Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (GGLA) presidenteak jakinarazi... -
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak Andoain eta Hondarribia MUGI sisteman integratzea onartu du
Donostia, 2025eko abenduaren 22a.– Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (GGLA)...
CONTENIDOS DESTACADOS
TARIFA-SISTEMA
Tarifa-sistema integratua. Ezagutu gure MUGI sistema
ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA
Ezagutu GGLAk deitu dituen lan-eskaintzak
PROIEKTUAK
Ezagutu GGLAk parte hartu duen proiektuak
GARRAIO SISTEMA
Zeintzuk dira mugikortasun-jarraibideak Gipuzkoan?
GURE MISIOA
- Gipuzkoako garraio ereduan lehena izan
- Gipuzkoako garraio eredua barneratu
- Erabiltzailea orientatu
- Garraio iraunkorra
GURE FUNTZIOAK
- Tarifikazioa eta bilete bakarra
- Informazio sistemak
- Plangintza estrategikoa
- Ibilbide eta zerbitzuek kudeaketa
JARRI GUREKIN HARREMANETAN
- Kontsultak
- Zerbitzuak
- Kontratatzailearen profila
- MUGI Sitema
Gipuzkoak hobariak zabaldu ditu garraio publikoan urte amaierara arte
Donostia - 2025eko apirilak 8
Azahara Domínguez Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (GGLA) presidenteak jakinarazi duenez, astearte honetan egindako ezohiko batzarrak argi berdea eman dio 14 urtera arte (horiek barne) adingabeen doakotasuna zabaltzeari. Gainera, 25 urtetik beherakoek % 50eko deskontuak izaten jarraituko dute, eta garraio publikoaren gainerako erabiltzaileek % 40ko hobariak izango dituzte.
Gipuzkoak garraio publikoan deskontuez gozatzen jarraituko du urtea amaitu arte. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (GGLA) ezohiko batzarrak astearte honetan onartu du Azahara Domínguez presidenteak hobariak zabaltzeko egindako proposamena. Horien arabera, adingabeen doakotasuna 14 urtera arte luzatuko da (horiek barne), 25 urte arteko pertsonek % 50eko deskontuak izaten jarraituko dute, eta garraio publikoaren gainerako erabiltzaileek % 40ko hobariak izango dituzte. Azahara Domínguezek azaldu duen bezala, uztailaren 1etik aurrera ezarritako Estatuko neurri berriek % 40ko hobaria ezartzen dute abonuak eta erabilera anitzeko tituluak erabiltzen dituzten erabiltzaileentzat (horien artean MUGI txartela). Kostu horren % 20 Gobernu zentralak ordainduko du, eta gainerako % 20a, berriz, toki-administrazio eskudunek. "Albiste bikaina da Gipuzkoak urte osoan zehar garraio publikoan deskontuak izaten jarraitu ahal izatea. Izan ere, milaka familiarentzat aurrezpen oso garrantzitsua izateaz gain, gure gizartean mugikortasun iraunkorreko ohiturak finkatzen jarraitzeko aukera emango du", nabarmendu du GGLAko presidenteak.
Gazteengan eta kolektibo ahulenetan jartzen du arreta
Azahara Domínguezek azaldu duenez, "berriro berretsi dugu kolektibo ahulenekin dugun konpromisoa, hala nola gazteekin". Ildo horretan, 14 urte arteko adingabeentzako garraio publikoa doakoa izateaz gain (12 urtetik beherakoek garraio publikoaren egiturazko doakotasuna dute), 25 urte arteko gazteentzat % 50eko deskontuak mantentzea onartu da, eta horri, Azahara Domínguezek gogorarazi duenez, "gazteek MUGI txartela kargatzean jasotzen dituzten % 25eko hobariak gehitu behar zaizkio". "Lanean jarraituko dugu garraio publikoa sustatzeko neurriak ezartzeko eta eskaintzen ditugun zerbitzuak herritarren benetako beharretara egokitzeko, horrela garraio publikoak herritarren mugikortasun jasangarrirako eskubidea bermatzen jarraituko du, inor atzean utzi gabe, eta pertsona guztientzako aukera-berdintasuna ziurtatuko du haien errenta-maila edo bizilekua edozein dela ere", esan du GGLAko presidenteak, eta gogorarazi du MUGIrekin Gipuzkoako garraio publikoaren erabiltzaileek abantaila gehigarri ugari dituztela, hala nola erabileragatiko deskontuak, doakotasunera iritsiz hileko 50. bidaiatik aurrera; doako transbordoak sistema hau osatzen duten operadoreen artean; hobariak kolektibo berezientzat eta doakotasuna mendeko pertsonen laguntzaileentzat, besteak beste.













