
Gehiago Irakurri +
KONTRATATZAILAREN PROFILA
Lizitazioak | Behin-betiko adjudikazioa | Historikoa | Aurreikusitako lizitazioak

Gehiago Irakurri +
MUGI
Mugi Sistemak abantaila ugari eskaintzen dizkie egunerokoan Gipuzkoako garraio publikoa erabiltzen dutenei.

Gehiago Irakurri +
OPERADOREAK
Ezagutu gure operadore guztiak. Euren flotak, rutak, zerbitzuak eta gainontzekoak. ATTG denok gara.
BALIABIDE ETA OPERADORE DESBERDINAK KOORDINATZEN DITUGU, HIRITARRARENTZAKO INFORMAZIO ETA ZERBITZUAK HOBETUZ. ZUGANDIK GERTU GAUDE

BERRIAK
GEHIAGO IKUSI-
Zumaiako txalupan MUGI txartelarekin ordaindu ahal izango da datorren astelehenetik, abuztuak 17, aurrera
Data horretatik aurrera, txartela honen erabiltzaileek MUGI sistemak eskaintzen dituen abantaila... -
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak eta Bidasoa bizirik-ek hitzarmena sinatu dute MUGI txartelak Irun eta Hondarribiko turismo-bulegoetan saldu eta kargatu ahal izateko
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako (GGLA) presidente eta Mugikortasuneko, Turismoko eta...
CONTENIDOS DESTACADOS
TARIFA-SISTEMA
Tarifa-sistema integratua. Ezagutu gure MUGI sistema
ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA
Ezagutu GGLAk deitu dituen lan-eskaintzak
PROIEKTUAK
Ezagutu GGLAk parte hartu duen proiektuak
GARRAIO SISTEMA
Zeintzuk dira mugikortasun-jarraibideak Gipuzkoan?
GURE MISIOA
- Gipuzkoako garraio ereduan lehena izan
- Gipuzkoako garraio eredua barneratu
- Erabiltzailea orientatu
- Garraio iraunkorra
GURE FUNTZIOAK
- Tarifikazioa eta bilete bakarra
- Informazio sistemak
- Plangintza estrategikoa
- Ibilbide eta zerbitzuek kudeaketa
JARRI GUREKIN HARREMANETAN
- Kontsultak
- Zerbitzuak
- Kontratatzailearen profila
- MUGI Sitema
MUGIpuzkoa ekimenaren baitan 530 MUGI txartel berri egin dira
Europako Mugikortasun Astearen harira, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (GGLA) Arreta Zerbitzua kalera atera da eta Gipuzkoako bost udalerri bisitatu ditu. Hain zuzen, Arrasaten, Irunen, Azkoitian, Zumaian eta Arrasaten izan da MUGI sistema herritarrengana gerturatzeko helburuarekin, eta bide batez, garraio publiko jasangarria eta MUGI txartela sustatzeko.
GGLAtik adierazi dutenez, ekimena arrakastatsua izan da. Ez bakarrik egin diren MUGI txartel berriengatik –bost udalerrietan 530 txartel berri tramitatu dira–, herritarren kezkak, zalantzak eta iradokizunak entzun eta erantzuteko aukera eman duelako. Eta ez dira gutxi izan MUGIpuzkoatik pasa diren herritarrak, milatik gora antolatzaileek emandako datuen arabera.
Herrietara egin diren bisitetan, gainera, MUGI txartela erabiltzen duten pertsonen iritziak jaso dira inkesta bidez. Guztira, 250 inkesta inguru bete dira, eta besteak beste, garraio publikoaren eta MUGI sistemaren inguruko informazioa jasotzeko baliagarria izan da.
Irunera, bi eguneko bisita
MUGIpuzkoak bisitatu dituen udalerrien artean, Irungo bisita berezia izan da. Gainontzekoak ez bezala, bi egunekoa izan da eta, MUGI txartelak egiteko aukera eskaintzeaz gain, gunea bisitatu duten herritarrek bizikleten errebisio teknikoa egiteko aukera izan dute, baita osasun azterketak egiteko parada ere. Guztira, bi egunetan 500 lagun pasa dira gunetik.
GGLAtik adierazi dutenez, “MUGIpuzkoa bezalako ekimenak beharrezkoak dira herritarrak kontzientziatu eta garraio publiko jasangarria balioan jartzeko. Iaz jarri genuen martxan, eta arrakastatsua izaten ari dela kontuan hartuta, gure nahia da udalerri gehiago bisitatzen joatea”.













