
Gehiago Irakurri +
KONTRATATZAILAREN PROFILA
Lizitazioak | Behin-betiko adjudikazioa | Historikoa | Aurreikusitako lizitazioak

Gehiago Irakurri +
MUGI
Mugi Sistemak abantaila ugari eskaintzen dizkie egunerokoan Gipuzkoako garraio publikoa erabiltzen dutenei.

Gehiago Irakurri +
OPERADOREAK
Ezagutu gure operadore guztiak. Euren flotak, rutak, zerbitzuak eta gainontzekoak. ATTG denok gara.
BALIABIDE ETA OPERADORE DESBERDINAK KOORDINATZEN DITUGU, HIRITARRARENTZAKO INFORMAZIO ETA ZERBITZUAK HOBETUZ. ZUGANDIK GERTU GAUDE

BERRIAK
GEHIAGO IKUSI-
Zumaiako txalupan MUGI txartelarekin ordaindu ahal izango da datorren astelehenetik, abuztuak 17, aurrera
Data horretatik aurrera, txartela honen erabiltzaileek MUGI sistemak eskaintzen dituen abantaila... -
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak eta Bidasoa bizirik-ek hitzarmena sinatu dute MUGI txartelak Irun eta Hondarribiko turismo-bulegoetan saldu eta kargatu ahal izateko
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako (GGLA) presidente eta Mugikortasuneko, Turismoko eta...
CONTENIDOS DESTACADOS
TARIFA-SISTEMA
Tarifa-sistema integratua. Ezagutu gure MUGI sistema
ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA
Ezagutu GGLAk deitu dituen lan-eskaintzak
PROIEKTUAK
Ezagutu GGLAk parte hartu duen proiektuak
GARRAIO SISTEMA
Zeintzuk dira mugikortasun-jarraibideak Gipuzkoan?
GURE MISIOA
- Gipuzkoako garraio ereduan lehena izan
- Gipuzkoako garraio eredua barneratu
- Erabiltzailea orientatu
- Garraio iraunkorra
GURE FUNTZIOAK
- Tarifikazioa eta bilete bakarra
- Informazio sistemak
- Plangintza estrategikoa
- Ibilbide eta zerbitzuek kudeaketa
JARRI GUREKIN HARREMANETAN
- Kontsultak
- Zerbitzuak
- Kontratatzailearen profila
- MUGI Sitema
Star Warseko KaTy robotak Donostiako Ospitaleko haurrak bisitatu ditu Haurren Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunean MUGI txartelarekin autobusez iritsita
Donostiako Unibertsitate Ospitaleak eta Aspanogik, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteak, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren eta Dbusen laguntzarekin, ekimen berezia antolatu dute Haurren Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira
Donostiako Unibertsitate Ospitalean minbizia pairatzen duten haurrek Star Warseko KaTy robotaren bisita berezia jaso dute gaur arratsaldean, otsailak 15, Haurren Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunean. #ThePinkForce kanpainaren baitan kokatzen den ekimenak Pediatria Unitatean dauden pertsonen egonaldiak alaitzeko helburua du.
MUGI txartela eskuan Star Wars sagako pertsonaiak Donostiako Unibertsitate Ospitalera gerturatu dioten autobusaren zain ikusteko aukera izan da; besteen artean, KaTy eta Legión 501eko kide diren Darte Vader eta soldaduak. Ikusmira handia sortu dute arratsaldeko 16:00etan Donostiako Boulevard inguruan aurkitzen ziren pertsonen artean.
Garrantzitsuena iristear zegoen: Pediatria Unitatean dauden haurrei egindako bisita. Gaurkoa, ordea, ez da izan robotak ospitalera egiten duen lehenego bisita, aurrez ere birritan egonak baitira Donostiako Unibertsitate Ospitalean. Hirugarren urtez jarraian ilusioz, umorez eta alaitasunez beteta iritsi dira Star Wars sagako pertsonaiak; haurrei bizipoza eman eta gaixorik dauden neska mutilen bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin.
KaTyren etorrerak sorpresan harrapatu ditu guztiak. Adi-adi haurrek ez dute robotaren mugimendurik galdu. KaTy-k, Star Wars sagako gainerako pertsonaiekin batera, opariak, musuak eta goxotasuna banatu dituzte Donostiako Unibertsitate Ospitalean dauden haurren artean.
Stars Wars sagako kolore arrosako R2-D2 robota da KaTy eta eta George Lucas Legion 501 sagaren zale amorratua den elkarte donostiarrak sortu du. Ospitalera egiten den bisita #ThePinkForce kanpainaren inguruan kokatzen da, haur zoriontsuagoko mundu bat eta minbizi gutxiago dagoen mundua lortzeko abiatutako ekimena. Egitasmoa elkarlanean antolatu dute Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin, KaTy eta bere lagunei MUGI txartel pertsonalizatuak sortuz, baita Dbus autobus konpainiarekin, robotak Pediatria Unitatera autobusez gerturatuz eta Donostiako Unibertsitate Ospitaleak Aspanogirekin batera; zeinak bisita egitea ahalbidetu duten.













