Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de la página web.Si quiere saber mas sobre las cookies pulse le siguiente enlace, saber más.

HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

GUZTIONTZAT
GARRAIO bat LANDUZ

Eskubideak eta betebeharrak garraio publikoan bidaiatzerakoan
Erregelamendua

Eskubideak eta betebeharrak garraio publikoan bidaiatzerakoan
Erregelamendua

GIPUZKOAKO
garraioaren GIDARITZAN

GIPUZKOAKO
garraioaren GIDARITZAN

GGLAk abian jarritako
Tarifa Sistema Bateratua

GGLAk abian jarritako
Tarifa Sistema Bateratua

HARPIDETU gure NEWSLETTERRA jasotzeko eta informazio eguneratua izango duzu

KONTRATATZAILAREN PROFILA
Gehiago Irakurri +

KONTRATATZAILAREN PROFILA

Lizitazioak | Behin-betiko adjudikazioa | Historikoa | Aurreikusitako lizitazioak

MUGI
Gehiago Irakurri +

MUGI

Mugi Sistemak abantaila ugari eskaintzen dizkie egunerokoan Gipuzkoako garraio publikoa erabiltzen dutenei.

OPERADOREAK
Gehiago Irakurri +

OPERADOREAK

Ezagutu gure operadore guztiak. Euren flotak, rutak, zerbitzuak eta gainontzekoak. ATTG denok gara.

BALIABIDE ETA OPERADORE DESBERDINAK KOORDINATZEN DITUGU, HIRITARRARENTZAKO INFORMAZIO ETA ZERBITZUAK HOBETUZ. ZUGANDIK GERTU GAUDE

NABARMENTZEKO EDUKIAK

TARIFA-SISTEMA

TARIFA-SISTEMA

Tarifa-sistema barneratua. Ezagutu gure Mugi sistema.

ENPLEGU PUBLIKORAKO LAN-ESKAINTZA

ENPLEGU PUBLIKORAKO LAN-ESKAINTZA

Ezagutu itzazu GGLAk eskaintzen dituen lan-eskaintzak

PROIEKTUAK

PROIEKTUAK

Ezagutu ATTGk parte hartutako proiektuak.

GARRAIO SISTEMA

GARRAIO SISTEMA

Zeintzuk dira Gipuzkoako mugikortasunaren jarraibideak?

BERRIAK

GEHIAGO IKUSI
GURE MISIOA

GURE MISIOA

• Gipuzkoako garraio ereduan lehena izan
• Gipuzkoako garraio eredua barneratu
• Erabiltzailea orientatu
• Garraio iraunkorra
GURE FUNTZIOAK

GURE FUNTZIOAK

• Tarifikazioa eta bilete bakarra
• Informazio sistemak
• Plangintza estrategikoa
• Ibilbide eta zerbitzuek kudeaketa
JARRI GUREKIN HARREMANETAN

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

• Kontsultak
• Zerbitzuak
• Kontratatzailearen profila
• MUGI Sitema

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) errepide bidezko garraio-zerbitzu publiko erregularrak harmonizatzeko erregelamenduaren proposamena onartu du

Araudiaren proposamena administrazio, garraio-operadore eta eragile sozialen arteko elkarlanaren emaitza da.

GGLA buru eta koordinatzaile izan den lan foro honetan parte hartu gaian adituak diren pertsonak eta ordezkatuak egon dira bai administrazio publikoa bai garraio-operadore enpresak ere.

Araudi harmonizatuaren proposamena urtebeteko lanaren ondorioa da.

GGLA Gipuzkoako bidaiarien garraio zerbitzua hobetzeko Partzuergoa da eta bere zeregin nagusietako bat elkarrizketarako foro gisa administrazio, operadore eta erabiltzaileen arteko koordinazioa eta lankidetza ahalbidetzea da.

Pasa den azaroaren seian, errepidez bidaiatzen duten gipuzkoarren garraio zerbitzu publikoaren lan-mahaia martxan jarri eta urtebete beranduago, GGLAko Batzar orokorrek aho batez onartu zuten Araudi harmonizatuaren proposamena eta proposamen hau prozesuan parte hartu duten administrazio guztiei bidali zaie onartu dezaten.

Egun, Irun, Errenteria, Eibar, Zarautz, Arrasate eta Hernaniko osoko bilkurek Araudia onartzea erabaki dute eta 2015eko martxoan indarrean jarriko dela aurreikusten dute.

Araudi bateratua datozen hilabeteotan aplikagarria izango da LURRALDEBUS markapean dauden herri arteko garraio emakidetan eta Donostia, Irun, Errenteria, Eibar, Zarautz, Arrasate, Hernani eta Oiartzuneko hiri-autobusetan. Araudiaren helburu nagusia erabiltzaileen beharrei erantzutea eta garraio-zerbitzua edozein pertsonarentzat irisgarria izango dela bermatzea da.

Arautegi honen onespenari esker Gipuzkoa ia osoak, lehen aldiz, errepidez bidaiatzen duten pertsonen zerbitzu publikoa arautuko duen erregelamendu bakarra izango du. GGLAko lehendakaria den Larraitz Ugarte Zubizarretak dioen bezala, Araudi harmonizatua egitearen proposamena oso ondo onartu zen hasieratik inplikatutako parte guztien aldetik “Izan ere, orain arte Donostia eta Eibar ziren garraio gaietan araudia zuten bakarrak. Hemendik aurrera araudi bateratu erreferentea izango dugu eta hau, orokorrean, garraio publikoa erabiltzen duten pertsonentzat erraztasuna eta erosotasuna suposatuko du.”

GGLAk, Gipuzkoan dagoen aniztasun soziologikoa aintzat hartuta, hau da, erabiltzaileen behar, profil eta egoera desberdinak kontuan hartuta, lan-foro anitza eratzea erabaki zuen. Foroaren parte izan dira administrazio publikoak, garraio-operadoreak eta Elkartu, ONCE, Kalapie eta Hirukide elkarteak. Hauek guztiek euren ikuspegia eman dute eta euren kolektiboaren eskubideak defendatzeko aukera izan dute.

Irigarritasun unibertsala

Araudia egiteko garaian sakonki aztertu da irisgarritasun unibertsalaren gaia eta espreski gaiari buruzko atala jaso da. Erregelamenduan xedatzen da garraio-zerbitzu publikoaren titularrak diren administrazioek eskura dituzten tresna guztiak erabili behar dituztela pertsonen irisgarritausna eta mugikortasuna bermatzeko, bereziki mugikortasun murriztua, komunikatzeko zailtasuna edo bestelako muga psikiko edo sentsoriala duten pertsonenak.

Araudiak ere zehazten du pertsona itsuen edo mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntzaileek doan bidaiatu ahal izango dutela. Erabaki hau garraio publikora bakarrik iristeko autonomiarik ez duten pertsonen desabantaila ekonomikoak konpentsatzearen aldeko apustu garbia izan da.

GGLAko zuzendari orokorra den Eluska Renedo Ilarreguik azaltzen duen bezala Araudiak ez dio irisgarritasun fisikoari soilik erreparatzen, informazioaren irisgarritasunean ere indarra jartzen du eta hau aurrera eramateko egungo sistemen egokitzapena martxan jarriko da: “Erabiltzaileei zuzentzen zaien informazioa formatu egokietan eskainiko da pertsona guztientzat irisgarri eta ulerterrazak izan daitezen. Halaber, arreta-zerbitzuetan eta web orrialdeetan, komunikaziorako laguntzak eta zerbitzu osagarriak ematea sustatuko du, hala nola, sistema handigarriak eta hautabidezkoak, ahoz eta zeinu-hizkuntzaz komunikatzeko sistema laguntzaileak, ukimen-komunikazioko sistemak eta pertsona guztiei komunikatzea ahalbidetzen duten beste gailu batzuk.”

Adin txikikoen garraioa

Erregelamenduaren bidez ere, haur txikiak dituzten familien beharrei erantzun nahi zaie, familia-bizitza eta bizitza profesionala bateratzeko dituzten zailtasunak kontuan hartuta ahalbidetu egin da heldu batek 5 urtetik beherako 4 adingaberekin batera bidaiatzea eta adin horretatik aurrerako haurrek bakarrik bidaiatu ahal izatea, guraso edo tutoreek horretarako baimena ematen badiete.

Txirrinduen eta konpainiako animalien sarrera

Azkenik, beste berritasun garrantzitsua da ordutegi zehatz eta autobus linea batzuetan txirrinduak eta etxeko animaliak eramateko aukera irekitzen dela, beti ere, zerbitzuen eta ibilgailuen ezaugarrietara egokitzen den heinean.

Bizikletak, autobusek sotoa izanez gero, bertan joan daitezke. Ezezko kasuan, eta araudian aurreikusten den moduan, ibilgailuetan sartu ahalko dira, beti ere gurpilezko aulkietan eta haurren aulkietan doazenek lehentasuna izango badute ere.

Aipatzekoa da ere Araudiak gidarien irudia nabarmendua nahi izan duela, hala, gidariaren irizpidea izango da nagusitzen dena erabiltzaileen artean edo garraio-enpresa eragileetako langileen artean desadostasunak gertatuz gero.

Jarraipen batzordea

Lan mahaian parte hartu duten administrazio guztiek Araudia onartzen dutenean GGLAk jarraipen batzordea sortzea erabaki du. Batzordea osatuko dute kontsortzioko kide diren administrazioen ordezkariak, garraio-enpresen ordezkariak, eta mugikortasuna mugatua duten edo bestelako mugaketa psikiko edo sentsoriala duten pertsonen alde lan egiten duten elkarteen ordezkariek. Kontsulta izaera izango duen batzorde horrek erregelamendu hau bete eta garatuko dela zainduko du, eta egokia bada, Gipuzkoako gizartearen eskakizunei behar bezala erantzun ahal izateko testuak behar dituen aldaketak proposatuko ditu.

GGLA Gipuzkoa aldioro behar duen garraio zerbitzua eskainiz
TOP