
Gehiago Irakurri +
KONTRATATZAILAREN PROFILA
Lizitazioak | Behin-betiko adjudikazioa | Historikoa | Aurreikusitako lizitazioak

Gehiago Irakurri +
MUGI
Mugi Sistemak abantaila ugari eskaintzen dizkie egunerokoan Gipuzkoako garraio publikoa erabiltzen dutenei.

Gehiago Irakurri +
OPERADOREAK
Ezagutu gure operadore guztiak. Euren flotak, rutak, zerbitzuak eta gainontzekoak. ATTG denok gara.
BALIABIDE ETA OPERADORE DESBERDINAK KOORDINATZEN DITUGU, HIRITARRARENTZAKO INFORMAZIO ETA ZERBITZUAK HOBETUZ. ZUGANDIK GERTU GAUDE

BERRIAK
GEHIAGO IKUSI-
Zumaiako txalupan MUGI txartelarekin ordaindu ahal izango da datorren astelehenetik, abuztuak 17, aurrera
Data horretatik aurrera, txartela honen erabiltzaileek MUGI sistemak eskaintzen dituen abantaila... -
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak eta Bidasoa bizirik-ek hitzarmena sinatu dute MUGI txartelak Irun eta Hondarribiko turismo-bulegoetan saldu eta kargatu ahal izateko
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako (GGLA) presidente eta Mugikortasuneko, Turismoko eta...
CONTENIDOS DESTACADOS
TARIFA-SISTEMA
Tarifa-sistema integratua. Ezagutu gure MUGI sistema
ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA
Ezagutu GGLAk deitu dituen lan-eskaintzak
PROIEKTUAK
Ezagutu GGLAk parte hartu duen proiektuak
GARRAIO SISTEMA
Zeintzuk dira mugikortasun-jarraibideak Gipuzkoan?
GURE MISIOA
- Gipuzkoako garraio ereduan lehena izan
- Gipuzkoako garraio eredua barneratu
- Erabiltzailea orientatu
- Garraio iraunkorra
GURE FUNTZIOAK
- Tarifikazioa eta bilete bakarra
- Informazio sistemak
- Plangintza estrategikoa
- Ibilbide eta zerbitzuek kudeaketa
JARRI GUREKIN HARREMANETAN
- Kontsultak
- Zerbitzuak
- Kontratatzailearen profila
- MUGI Sitema
Mugi Sistema finalista suertatu da Transport Ticketing & Passenger Information 2015 sarietan
MUGI Sistema, Txartel Adimendun Garraio-sistema mailan geratu da finalista.
Transport Ticketing & Passenger Information 2015 urtero ospatzen da Londonen eta mundu mailan Garraio Publikoaren inguruko enpresa eta agintaritzak biltzen ditu.
Mugi, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak sustatutako Sistema (GGLA), finalista suertatu da mundu osoko hautagaien artean Transport Ticketing & Passenger Information 2015 sarietan. Londonen urtero antolatzen diren sari hauek Garraio Publikoaren inguruan mundu mailan lanean diharduten enpresa eta agintaritzak biltzen ditu.
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza Txartel Adimendun garraio-sistema mailan hautatua izan da Erresuma Batua, Singapour eta Herbeherekin batera. Maila honek saritzen duena da, adimendun txartela (MUGI) oinarri hartuta, erabiltzaileei garraio publikorako sarbidea erraztea, erabiltzaileen esperientzia hobetzea eta garraio publikoa modu jasangarrian sustatzea xede duten proiektuak.
Hautagai irabazlea sarien webgunean www.transport-ticketing.com/Content/2015-Awards boza gehien jasotzen dituena izango da. Bozkatzeko epea abenduak 9an ireki zen eta datorren abenduaren 19ko 16.00ak arte egongo da webgune honetan bozkatzeko aukera. Irabazleen berri Transport Ticketing Global 2015 azokan emango da urtarrilaren 27an Londonen izango den ekitaldian.
MUGI Sistema 2013ko martxoan jarri zen martxan eta honen helburua gipuzkoar guztiei garraio publiko orotan euskarri bakarrarekin bidaiatzeko aukera ematea da. Epaimahaiak baloratu duena, batik bat, diseinatutako tarifa-sistema bateratua da. Izan ere, jasangarritasunaren eta garraio publikoaren sustatze irizpideen arabera diseinatutako MUGI Sistema, ordaintzeko euskarri komunean eta eremuak bereizteko sistema komunean dago oinarrituta, aldi berean, erabileraren araberako deskontuak ditu, garraio-aldaketak baldintza onetan eta hobari osagarriak jasoko dituzten talde bereziak barne hartzen ditu. Epaimahaiak ere aintzat hartu du modu mailakatuan aurrera eramaten ari den ezarpen intermodala, hau da, mailaka ematen ari den erabilpena autobusetan, trenetan, bizikleta elektrikoetan eta carsharing elektrikoan, bidaiarientzat sare intermodal bakarra sortuz.
MUGIren beste bereizgarrietako bat eskualde osoan, hau da, Gipuzkoan, duen ezarpena da eta hau ahalbidetzeko proiektuan parte hartu duen administrazio kopurua. Aldi berean, inguruko eskualdeekin eta Europako bizilagunekin harremana izatea bilatzen du MUGIK, egungo joerak eta Europar Batasuneko gida-lerroak jarraituz.
Hautagaitza honek GGLAk egindako lanaren aitorpena suposatzen du eta MUGI Sistema mundu mailako garraio publikoaren komunitatean baloratuenetan kokatzea.













