Irungo Udalaren helburua da hamar urte barru autobus urbano (Irunbus) guztiak elektrikoak izatea eta, horretarako lehen pausua ematea aurreikusten du. Izan ere, bi edo lau urteren buruan “L-1, Zaisa-Hospital” linean ibiltzen diren lau ibilgailuak elektriko bihurtuko dituzte Cristina Laborda Mugikortasun teknikariak azaldu zuenez.
Modu honetara, Irungo garraio publiko iraunkorraren alde egin nahi dute, L-1 ibilbidea delako Irungo ibilbiderik erabiliena eta urtean zehar erabiltzaile gehien mugitzen dituena; milioi bat baino gehiago, batez beste.