HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

DBus

Donostiako Tranbia Konpainia Donostiako hiri garraio publikoa kudeatzen duen enpresa da, eta Donostiabus edo Dbus da bere izen komertziala.

Gaur egun Dbusek zerbitzua ematen du egunez 27 lineatan eta gauez 9 lineatan, Donostiako hainbat zonalde lotuta. Urtero 28 milioi bidaia baino gehiago egiten dira.

Autobus flota

1886an sortu zenetik gaur arte Dbusek ibilbide luzea egin du autobusei dagokienez. Konpainiak zaldiek tiratutako 6 kotxe ireki eta 6 kotxe itxirekin hasi zuen bere ibilbidea.

ATranbiak dituen 125 urte baino gehiagotan, Dbusek era askotako ibilgailuak erabili izan ditu donostiarrei zerbitzua emateko, hauek zehazki: mandoek eta zaldiek tiratutako tranbiak, tranbia elektrikoak, solairu bateko eta biko trolebusak, gasolinazko autobusak, diesel autobusak eta sei autobus hibrido. 2014an Dbusek erabat elektrikoa den lehen autobus sartu du bere flotan, flota garbiago eta iraunkorragoa erabiltzeko beste urrats bat gehiago eginda.

Dbusen flota ezagutu

Dbuseko teknologia

Eraginkortasun gorena, zerbitzurik onena eta ingurumenaren aldeko apustua egiteko funtsezko tresna gisa teknologia berriak aplikatzearen aldeko apustu sendoa egin du Dbusek. Hori dela eta, Konpainiak sistema teknologiko aurreratuenak ditu hainbat arlotan:

Tecnologa buses

  1. Autobusetako teknologia
  2. Irisgarritasuna hobetzeko teknologiak
  3. Erabiltzaileei informazioa emateko teknologiak
  4. Autobusean bidaia ordaintzea errazteko teknologiak
  5. Kudeaketa hobetzeko teknologiak
  6. Zerbitzuaren eraginkortasuna hobetzeko teknologiak

 I+G Proiektuak

Dbusen egunero ibiltzen diren pertsonekin eta gizartearekin konprometituta dagoela ondo ikusten da, halaber, Dbusek tokiko eta nazioarteko erakunde eta entitateekin elkarlanean garatzen ari diren proiektuetan. Gaur egun, Konpainia hainbat proiektutan parte hartzen ari da aktiboki.

Proiektuak ezagutu

COM_CONTENT_ARTICLE_GALLERY_INFO
TOP