Zarauzko hiribusa
Zarautzen herritarren garraiorako autobus-zerbitzua daukagu: dagoeneko bi linea ditu, eta Udalak autobus zerbitzu hori hobetzeko apustua egin du.
Zarauzko Mugikortasunaren Planaren barruan, Agenda 21 programak sustatzen dituen ekintzatako bat da herri-barruko garraioa bultzatzea (iraunkortasuna helburu baitu programak).
Horretarako, Udalak autobus berriak ditu, erosoak, herri barruan ibiltzeko egokituak eta, halaber, ezinduentzat arrapala eta guzti dutenak.
Gehiago: www.zarautz.org