GGLAk Donostiako Klima 2050 Ekintza Planarekin bat egin du

c8c501a7 0073 470b 9575 1c8d0943fee8Ekainak 14ean, Donostia Klima 2050 Ekintza Plana jasotzen duen dokumentua aurkeztu zuten Cristina Enea parkean. Bertara besteak beste, Eneko Goia Donostiako Alkateaz eta Ane Oyarbide Ingurumen Zinegotzi Ordezkariaz gain, Ekintza Planaren lanketan parte hartu duten pertsona eta eragileen ordezkaritza bat gerturatu ziren: Carlos Pérez Olozaga, Kristina Apiñaniz, Judith Ubarrechena Iribarren eta Karen Sofía Jaramillo, besteak beste.


Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkartea ere bertan izan zen, eta Donostiako Udaletxearekin batera sortutako makinaren berri eman zuen. Makinak, bizikletan zoazela airean dagoen CO2 partikulak kontabilizatzeko ahalmena du.

Ekintza Planaren aurkezpenaren ostean, hagin ale bat landatu zen Cristina Eneako parkean, Donostiako herritarrek klima-aldaketaren kontrako borrokarekiko duten konpromiso sinbolikoa islatzen duen espezie autoktono bat.