Onartu egin dira 2018ko apirilean indarrean sartuko diren MUGI tarifak

app postfacebook es simple

Gipuzkoako garraio publikoaren tarifak %1,43 igoko dira 2018an. Horixe erabaki du Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak gaur, urriaren 31n eginiko Batzar Nagusian, eta garraioa sozialki bidezkoagoa izateko politikari eutsi egingo dio.

Prezioak 2018ko apirilean sartuko dira indarrean, eta horien arabera, hiri barnean noizean behin bidaiatzeko ordaindu beharko den zenbatekoa (paperezko txartela) bost zentimo igoko da, eta bost zentimo gehiago hiri arteko ibilbideetan egiten den jauzi bakoitzeko.

Horrenbestez, eskudirutan ordaindu beharreko txartela 1,75€ kostatuko da Donostian eta Arrasaten (orain 1,70 € kostatzen da); Irunen eta Errenterian, berriz, 1,45€; eta Eibarren, Zarautzen, Hernanin eta Lasarte-Orian, 1,25€.

Deskontu handiagoak MUGI txartela erabiltzeagatik

Nolanahi ere, nahiz eta hurrengo urtean prezioek gora egingo duten, hiri barneko bidaien prezioa ibilbideko zentimo bat baino ez da igoko erabiltzaile gehienentzat, bidaien %85 baino gehiago txartel pertsonalizatuarekin egiten baitira.

Izan ere, 2018tik aurrera, deskontua oraingoa baino handiagoa izango da lehen bidaiatik, MUGI pertsonalizatua erabiltzen denean.

Hortaz, apiriletik aurrera, MUGI txartel pertsonalizatuarekin egiten den deskontua %46koa izango da hileko lehen 20 bidaietan (orain, %45koa da), eta %57koa 21. bidaiatik 50.era bitarte (orain, %56koa da). Eta 51. bidaiatik aurrera, deskontua bidaiaren prezioaren %90ekoa izango da.

Dena den, gogoan izatekoa da iazko tarifak izoztu egin zirela 2017rako, hala paperezko billetea erosten dutenentzat nola MUGI txartel pertsonalizatua daukatenentzat.

Txartel anonimoen erabiltzaileek berdin-berdin izango dute %32ko deskontua bidaia guztietan. Ez alferrik, txartel anonimoaren helburua da sarea noizean behin erabiltzen dutenei deskontuak jasotzeko aukera ematea.

Garraio iraunkorragoa eta sozialki bidezkoagoa

MUGI sistema 2013ko martxoan jarri zen martxan, eta horren bidez, tarifa bera erabiltzen da Gipuzkoako garraio publiko guztietan. Hala, txartela erabiltzen denean, autobus-aldaketak doakoak eta deskontudunak dira, kolektibo bereziek hobariak jaso ditzakete, eta garraio publikoa zenbat eta gehiago erabili, bidaiatzea orduan eta merkeagoa izaten da.

Hori lortzeko, GGLA hasieratik egon da sozialki bidezkoagoa den mugikortasun baten alde, eta horretarako, garraio-hobari osagarriak eskaini ditu kolektibo zaurgarrienentzat. Orobat, eta ingurumenari begira, beti izan du iraunkortasuna xede, eta hiri garraioaren erabilera sustatu du nork bere autoa erabili ordez.

Hori dela eta, 6 urte arteko adingabeek doan bidaiatuko dute 2018ko urtarriletik aurrera, orain 5 urtera arte bidaiatu baitezakete doan.

Era berean, txartela kargatzen dutenean, hobari handiak izango dituzte 65 urtetik gorako adinekoek, 25 urtetik beherako gazteek, gutxienez %65eko desgaitasuna dutenek, errenta txikiak dituztenek eta familia ugariek.

Hona hemen hobariak:

Bestalde, familia ugariek MUGI txartela kargatzen duten bakoitzean, haien hobaria %25eko edo %100eko saldo gehigarria izango da, eta gainerako kolektiboen hobariekin konbinatu ahal izango dute.

Kasu guztietan, saldo gehigarriaren hobaria txartela kargatzean ematen da, bidaiak egin aurretik.

MUGI sistema

Gipuzkoan 720.000 biztanle baino gutxiago daudela aintzat hartuta, hauek izan ziren iazko emaitzak:

Bestalde, familia ugariek MUGI txartela kargatzen duten bakoitzean, haien hobaria %25eko edo %100eko saldo gehigarria izango da, eta gainerako kolektiboen hobariekin konbinatu ahal izango dute.

Kasu guztietan, saldo gehigarriaren hobaria txartela kargatzean ematen da, bidaiak egin aurretik.