Mugi Sisteman 2016an 65 milioi bidaia baino gehiago egin dira

app postfacebook es simple

 

 

Mugi Sistema indar handiarekin egonkortu da Gipuzkoan. 2016an, 65 milioi bidaia baino gehiago egin dira sisteman integratutako operadoreetan (2015ean baino 1,5% gehiago eta 2014an baino %4,8 gehiago) Horien %85a, 55 milioi bidaia hain zuzen, Mugi/Lurraldebus txartelarekin ordaindu dira.

Mugi txartelaren erabilera gero eta handiagoa da eta txartel berrien eskaeraren kopurua ere gradualki gora egiten ari da. Hala, 2016 urtean 58.981 txartel pertsonalizatu berri egin eta 43.000 txartel anonimo saldu dira; eta 2016 urtean zehar 519.840 txartel erabili dira.

2016 urtean egindako 58.981 txartel pertsonalizatu horietatik 25.862 txartel arruntak izan dira eta 13.641 txartel gazteen kolektiboarentzat egindakoak. Iaz egindako txartel berriei dagokienez, %50 gizonezkoenak eta %50 emakumeenak izan dira. Horrez gain, guztira 47.757.660€ kargatu dira Mugi Sisteman, 57,80% datafono bidez, 26,19% Kutxabank bidez, 15,56% Euskotreneko makinetan eta, azkenik, 0,46% webgunetik.

Txartelaren erabileraren hileroko datuak analizatuz, batezbesteko 306.000 erabiltzaile daudela ikusten da; horien %80ak lehen tartean erabiltzen du txartela, hau da 1 eta 20 bidaien artean (%45eko beherapena), %16a 21 eta 50 bidaien bigarren tartera iristen da, 56%ko beherapenarekin eta, azkenik, %4ak 51 bidaia baino gehiago egiten ditu, honela, %90eko beherapena lortuz, beti ere paperezko txartelarekiko.

GGLAk berrikuntza eta 2.0 komunikazioa aplikatu du

GGLAk aurrerapauso bat eman du eta teknologia berriei egokitutako ekosistema digitala aurkeztu du. 2016. urtean zehar, hiru tresna nagusi txertatu ditu komunikatzeko ekosistema digitalera: Mugi APPa, planifikatzailea eta Mugiklub komunitatea.

Mugi APPa garraio publikoaren aplikazioa da, Gipuzkoako osoena eta bertako operatzaile guztien informazio guztia biltzen duen bakarra. Mugikorretik Mugiren zerbitzu guztietara sarbidea ahalbidetzen du eta erabiltzaileen eremu pribatura sarbidea du Mugi txartelaren inguruko kontsultak egin ahal izateko. Guztira, aplikazioak 13.000 deskarga baino gehiago izan ditu.

Planifikatzailea Gipuzkoako garraio publikoan egin daitezkeen ibilbideak planifikatzen dituen tresna da. Horretarako, parametro batzuk ezartzea ezinbestekoa da; abiapuntua, helmuga, ibilbide mota eta bidaiatu nahi den ordua, besteak beste. Horrez gain, Widget deritzon elementu bat sortu da, planifikatzailea beste zenbait eragileren webguneetan txertatzeko.

Mugiklubi dagokionez, Mugiren erabiltzaileei zuzendutako komunitate dinamikoa, irekia eta parte hartzailea da, aisialdia, kultura, kirola eta turismoa garraio publikoarekin integratzen dituena eta Mugi/Lurraldebus txartelaren erabiltzaileei abantaila ugari eskaintzen dizkiena.

Mugik bidea errazten dizu

GGLAk ezgaitasun-txartelen kudeaketa erraztuko du. Abenduan lankidetza-hitzarmena sinatu zen Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Departamentuaren eta GGLAren artean, datu-lagapenari buruzkoa. Hitzarmen honi esker, behin beharrezko garapenak 2017an zehar egin eta gero, ezgaituen txartel eskatzaileek ez dute aurkeztu beharko dagokion paperezko ziurtagiria, baizik eta nahikoa izango da eskaera orrian baimena ematea, GGLAk era automatikoan egiaztatu ahal izateko.

Garapen berri hau Errentaren, Erroldaren eta Familia Ugarien egiaztatze automatikoei gehitzen zaie. Guzti hauek azken urteotan abian jarri dira, txartela eskatzeko orduan izapideak errazteko.

Elkarreragingarritasuna handitzen doa

GGLAk garraioaren elkarreragingarritasuna lortzeko proiektu bateratuan lanean jarraitzen du. Prozesu honen baitan, dagoeneko posible da Bilboko eta Gasteizko tranbietan, eta Larreinetako Funikularrean Mugi/Lurraldebus txartelarekin bidaiatzea eta laster Bilboko metroan ere erabili ahal izango da.

2016an zehar, 350.000 erabiltzaile baino gehiagok etekina atera diote bere txartelak beste lurraldeetan erabiltzeko aukerari. Hain zuzen, 2016an 27.877 Mugi txartel erabili dira Bilboko tranbian (2015ean baino %31,63 gehiago), 132.040 txartel Gasteizko tranbian (2015ean baino %118,83 gehiago) eta 361 txartel Larreinetako funikularrean (2015ean baino %41,02 gehiago).

Elkarreragingarritasunaren apustua irmoa da eta hartutako konpromisoekin bat dator, 2017ko otsailean aurrera pauso bat eman da, hain zuzen, BAT (Araba) eta BARIK (Bizkaia) txartelak Dbusen erabiltzeko proiektu pilotua jarri da abian.

Elkarreragintasuna eta hiru lurraldeetan txartelak erabili ahal izatea erabiltzaileen eskaera argia da; beraz, Administrazioek eta erakunde parte hartzaileek epe laburrera txartel bakarra benetan integratzea ahalbidetuko duten mekanismoak bultzatzen jarraituko dute.

Save