GGLA, beste behin, hizlari bezala Transport Ticketing-en

GGLA beste behin ere gonbidatua izan da datorren urteko jardunaldietan ponente moduan, ticketing-aren inguruko bere esperientzia eta proiektuak islatzeko

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak beste urte batez parte hartu du Londreseko London Transport Ticketing & Passenger Information 2016 jardunaldietan, garraioarekin zerikusia duten agenteekin erlazio berriak sortzeko asmoz.

Joan den urtean, Mugi sistema, GGLAk sustatutakoa, finalista gelditu zen mundu osoko hautagaien artean Transport Ticketing & Passenger Information 2015 sarietan, txartel adimenduneko kategorian.

Aurtengo esperientzia bikainaren ondoren, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza beste behin ere gonbidatua izan da datorren urteko jardunaldietan ponente moduan, ticketing-aren inguruko bere esperientzia eta proiektuak islatzeko.

Berriz ere gure bizipenak partekatzeko irrikatan gaude, ticketing-aren inguruan gizarte berri bat eratzeko asmotan.