GGLA London Transport Ticketing & Passenger Information 2016 konferentzian

bloggif 56a8dc687f5e3London Transport Ticketing & Passenger Information 2016k bere zazpigarren bilera ospatzen du Londreseko Old Billingsgate merkatuan, urtarrilaren 26tik 28ra

Garraio publikoaren txartel zein ordainketa sistemen ekosistemako ordezkariak elkartzen dira ekitaldi honetan, txartel-adimentsuak izango duten bilakaera aztertzeko eta baldintza politikoak, teknologia eskuragarria eta bidaiarien beharrak asetuko dituzten programak garatzeko.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak beste urte batez parte hartzen du Londreseko hitzaldian, garraioarekin zerikusia duten agenteekin erlazio berriak sortzeko asmoz.

Joan den urtean, Mugi sistema, GGLAk sustatutakoa, finalista gelditu zen mundu osoko hautagaien artean Transport Ticketing & Passenger Information 2015 sarietan. Txartel Adimenduneko kategorian izendatua izan zen, zeinak saritzen dituen garraio publikorako sarbidea erabiltzaileei erraztea, esperientzia hobetzea eta garraio publiko jasangarria sustatzea helburu dituzten proiektuak.