Lasarte-Oriako “Muittu Manttangorri” Mugi sisteman integratu da

muittuMuittu Manttangorriren integrazioarekin handitzen da Mugi sisteman barne dauden operadore kopurua

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak sustatutako Mugi sistemare beste garraio-operadore bat gehitu da. Urtarrilaren 11tik aurrera Lasarte-Oriako herriko autobusa, "Muittu Manttangorri", Mugi sistemaren barnean integratuta dago.

Lasarte-Oriaren integrazioarekin handitzen da Mugi sisteman barne dauden operadore kopurua, hauen artean Lurraldebus eta Euskotren, baita Donostiako, Irungo, Errenteriako, Eibarko, Zarauzko, Arrasateko, Hernaniko eta orain Lasarte-Oriako hiri-autobusak.

Mugi sistemak abantaila handiak eskaintzen dizkie Gipuzkoako garraio publikoa erabili ohi duten pertsonei. Honakoak dira Mugi sistemaren ezaugarri nagusiak: ordaintzeko euskarri komuna, eremuak bereizteko sistema komuna, erabileraren araberako deskontuak, garraio-aldaketak baldintza onetan eta hobari osagarriak jasoko dituzten talde bereziak. 

Muittu Manttangorri hiriarteko zerbitzuak 22 bidaiari eraman ditzake, mugikortasun murriztua duten pertsonentzako egokitutako jarlekua izanik. Muittu Manttangorriren sartzearekin, beste behin ere, garraio publiko iriskor eta integratu baten alde egin nahi da, zeinarekin lasarte-oriatarrek Mugi sistemak eskaintzen dituen abantailez gozatu ahalko duten.