GGLAk EAEko Mugikortasun Foroan parte hartu du

Helburua ideiak eta esperientziak aztertzea eta mugikortasunarekin lotutako jarduerak eta elementuak bateratzea izan zen

Azaroaren 20an burututako EAEko Mugikortasun Foroa pertsonen mugikortasunean ─bai eremu publikoan, baita pribatuan ere─ inplikatuta dauden agenteen elkargunea izan zen. Honen helburua, ideiak eta esperientziak aztertzea eta mugikortasunarekin lotutako jarduerak eta elementuak bateratzea izan zen.

Gasteizko Europar Biltzar Jauregian egindako topagunean parte hartu zuten, besteak beste, Udal, Aldundi eta Eusko Jaurlaritzan mugikortasun eskumena duten arduradunek, mugikortasuneko agente aktiboek eta Euskadiko garraio agintaritzetako arduradunek, tartean GGLAk. Bertan Euskal Autonomia Erkidegoko mugikortasun operadoreen web posizionamendua eta sektorearen egoera orokorra aztertu ziren.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak, zehazki, online komunikazio plan multikanala aurkeztu zuen eta argi utzi zuen bere kasuan erabiltzaileak duen garrantzia.

EAEko Mugikortasun Foroak, orokorrean, mugikortasunaren balioaren sakonera ezagutzeko balio izan du, hau optimizatuz eta iraunkortuz eta honen bitartez, ikuspuntu sozial, kultural eta ekonomiko batetik gizartearentzat onurak lortuz.