Gipuzkoako Garraioen Lurralde Agintaritza (GGLA), ONCEren Urrezko Kriskitin Saria jasotzeko hautatua

GGLA ONCEren saria jasotzeko aukeratua izan zen Gipuzkoako Elikagaien Bankua eta Javier Garcíarekin batera

Ekainaren 27an Kursaalean ospatu zen ONCEko 14. Urrezko Kriskitin Lasterketaren ondoren banatutako Urrezko Kriskitin saria jasotzeko aukeratua izan zen GGLA.

“Gizarte bateratzaile baten alde” apustu egiten du Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak eta horregatik finalista bezala hautatua izan zen, Gipuzkoako Elikagaien Bankua eta Javier Garcíarekin batera. 

Nahiz eta azken hau irabazle izan, GGLAk, saria jasotzeko hautagaitza lortzeaz gain, garraio publikoan ezarritako hainbat neurri martxan jarri izanagatik eta honek pertsona desgaituei eskaintzen dien irisgarritasunagatik, esker ona jaso zuen.