Ibilgailu elektrikoak iraunkorrak dira eta gero eta eskari gehiago dituzte

 alt=Ibilgailu elektrikoen erabilera gorantz joan da azken urteetan, bereziki eremu urbanoetan.

Normalean kotxe elektriko edo hibridoekin lotzen dugu, baina hainbat ibilgailu daude energia elektrikoa erabiltzen dutenak:: patinete elektrikoa, txirringa elektrikoa, hoverboard-a edo segway-a, esaterako. Hala, txirringa zein patinete elektrikoa toki urbanoetan auto-ilarak ekiditeko konponbidea da.

Ibilgailu mota honen eskaera igotzen doan heinean, prezioa jaisten ari da pixkanaka. Gainera, abantaila batzuk ditu: zergen murrizketa, erabilera erraza, ingurumena kutsatzen ez duten produktu ekologikoak dira…