
Gipuzkoako Enpresa saria jaso du Irizarrek. Elektromugikortasunaren alorra piztear dagoela dio Jose Manuel Orcasitas kooperatibako zuzendariak.
Gipuzkoako Bazkundeak ekitaldi berezia egin zuen martxoaren 17an Donostiako egoitzan, Gipuzkoa Enpresa sariak banatzeko.
25. ekitaldia bete dute sariok, eta enpresen lana goraipatu nahi izaten dute, lurraldean aberastasuna eta lana sortzen dutelako. Coprecik jaso zuen Enpresa Nazioartekotzearen saria; Createch Medicalek eskuratu zuen Enpresa Txiki eta Ertain Industrialaren saria, eta Aita Mennik jaso zuen Zerbitzu Enpresaren saria. Irizar autobus konpainiarentzat izan zen sari nagusia: Gipuzkoako Enpresa saria.
Elkarrizketa irakurri, hemen.