
7.5 milioi bidaiarik erabili zuten hiribusa 2016ko abenduan, 2015eko abenduan baino 2.5% gehiago.
Hiribusen erabilera 3,9% igo da Euskadin 2016an, aurreko urtearekin alderatuta. Igoera hau estatu mailan egondako igoeraren batezbestekoa (%3) baino gehiago izan zen.
Estatistiken Institutu Nazionalak emandako datuen arabera, abenduan 7.5 milioi bidaiarik erabili zituzten Euskadiko hiribusak, 2015eko abenduan baino %2.5 gehiago. Modu honetara, autonomia-erkidego guztiak kontuan hartuta, Euskadik izan zuen bigarren igoera handiena. Bere aurretik Aragoi dago eta bertan igoera %6koa izan zen.