Bidegorria herrialdearen iparraldean dago kokatuta eta egunean zehar jaso duen argiaren energiaz elikatzen da gauean argi urdin ikusgarri bat pizteko
Starpath (izar bidea) teknologia erabilita, Poloniako Lidzbark Warminski herrian dago bizikletentzako errepide urdin hau. Egunean zehar jasotako argiari esker, ilunpetan distiratu egiten du.
Poloniako Badán Technicznych institutuak garatu du errepide bakan hau. Material sintetikoa erabili dute eta egun osoan zehar jasotako argiarekin, 10 orduko argiztapena eskaini dezake gehienez.