Funtzioak

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak garraio jasangarriaren eredu baten bitartez lurralde historikoa batu eta mugikortasun gaietan administrazioen helburuen alde egitea du xede.

funciones1

Bere eginkizuna irisgarria eta kalitatezkoa den mugikortasuna bultzatzea da, gizarteriarentzat lurralde historikoan zehar, gaur egungo zein etorkizuneko eskariari jaramon eginez.

Ekintza eremua ondorengo lau puntutan laburbil daiteke:

1. Planifikazio Estrategikoa: Gipuzkoar gizartearen mugikortasun beharrei erantzutea beronen lehiakortasuna eta bizi-kalitatea hobetuz, honen bitartez:

    1.1 Esparru hitzarmen, kontratu-programen, eta abarren ezarpena

    1.2 Zerbitzuen planifikazioa

2. Ibilbide eta zerbitzuen kudeaketa:

    2.1 Zerbitzuen berrantolaketa

    2.2 Erakunde publiko eta pribatuek eskainitako zerbitzuen koordinazioa

3. Tarifikazioa eta txartel bakarra:

    3.1 Tarifa gaien eta txartel konbinatuen ezarketaren inguruko akordioak

    3.2 Eremu tarifarioen ezarpena

    3.3 Koordinazioa eta tarifen integrazioa

    3.4 Titulu bakarrarengatik konpentsazioak ezartzea

    3.5 Zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen sarrera eta gastu kontrola

4. Informazio sistemak:

    4.1 Publizitatea, informazioa eta bezeroekin harremanak

    4.2 Korporazio irudi bakar baten definizio eta sustapena