MUGI egoki erabiltzeko sentsibilizazio kanpaina

Sentsibilizazio kanpaina webMugi txartela modu egokian erabiltzen duzu? galderari erantzuten dio Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritzak (GGLA) abian jarri duen sentsibilizazio kanpainak. Hain zuzen, horixe baitu helburu, erabiltzaileei MUGI txartela egoki erabiltzeko gomendioak ematea.

MUGI zure txartelarekin lelopean, lau euskarri hauetan ikusiko da gaurtik hasita: MUGI operadore ezberdinetako pantailetan, TeleDonostin, EITB etxeko irratietan (Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta Gaztea) eta operadoreen sare sozial eta webguneetan.

Sentsibilizazio kanpainaren baitan txartela egoki erabiltzeko hiru gomendio luzatu nahi ditu GGLAk. Batetik, txartela pertsonala eta besterezina dela; bestetik, erabilera okerraren erantzulea txartelaren titularrarena dela; eta azkenik, hirigunean, txartela igoeran balioztatu behar dela; hiri eta herri arteko zerbitzuetan, berriz, igoerako eta jaitsierako geltokietan eta ez lehenago.

GGLAtik nabarmendu dutenez, “oso oinarrizkoak dira gomendioak, baina behin eta berriro errepikatzen dira hanka-sartze horiek. Gure betebeharra erabiltzaileak informatzea da, horrexegatik jarri dugu abian kanpaina udan, txartela gehien erabiltzen den urteko sasoian”.

Sentsibilizazio kanpaina