HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

GUZTIONTZAT
GARRAIO bat LANDUZ

Eskubideak eta betebeharrak garraio publikoan bidaiatzerakoan
Erregelamendua

Eskubideak eta betebeharrak garraio publikoan bidaiatzerakoan
Erregelamendua

GIPUZKOAKO
garraioaren GIDARITZAN

GIPUZKOAKO
garraioaren GIDARITZAN

GGLAk abian jarritako
Tarifa Sistema Bateratua

GGLAk abian jarritako
Tarifa Sistema Bateratua

HARPIDETU gure NEWSLETTERRA jasotzeko eta informazio eguneratua izango duzu

KONTRATATZAILAREN PROFILA
Gehiago Irakurri +

KONTRATATZAILAREN PROFILA

Lizitazioak | Behin-betiko adjudikazioa | Historikoa | Aurreikusitako lizitazioak

MUGI
Gehiago Irakurri +

MUGI

Mugi Sistemak abantaila ugari eskaintzen dizkie egunerokoan Gipuzkoako garraio publikoa erabiltzen dutenei.

OPERADOREAK
Gehiago Irakurri +

OPERADOREAK

Ezagutu gure operadore guztiak. Euren flotak, rutak, zerbitzuak eta gainontzekoak. ATTG denok gara.

BALIABIDE ETA OPERADORE DESBERDINAK KOORDINATZEN DITUGU, HIRITARRARENTZAKO INFORMAZIO ETA ZERBITZUAK HOBETUZ. ZUGANDIK GERTU GAUDE

NABARMENTZEKO EDUKIAK

TARIFA-SISTEMA

TARIFA-SISTEMA

Tarifa-sistema barneratua. Ezagutu gure Mugi sistema.

ENPLEGU PUBLIKORAKO LAN-ESKAINTZA

ENPLEGU PUBLIKORAKO LAN-ESKAINTZA

Ezagutu itzazu GGLAk eskaintzen dituen lan-eskaintzak

PROIEKTUAK

PROIEKTUAK

Ezagutu ATTGk parte hartutako proiektuak.

GARRAIO SISTEMA

GARRAIO SISTEMA

Zeintzuk dira Gipuzkoako mugikortasunaren jarraibideak?

BERRIAK

GEHIAGO IKUSI
GURE MISIOA

GURE MISIOA

• Gipuzkoako garraio ereduan lehena izan
• Gipuzkoako garraio eredua barneratu
• Erabiltzailea orientatu
• Garraio iraunkorra
GURE FUNTZIOAK

GURE FUNTZIOAK

• Tarifikazioa eta bilete bakarra
• Informazio sistemak
• Plangintza estrategikoa
• Ibilbide eta zerbitzuek kudeaketa
JARRI GUREKIN HARREMANETAN

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

• Kontsultak
• Zerbitzuak
• Kontratatzailearen profila
• MUGI Sitema

Apirilaren 2an sartuko dira indarrean 2018ko MUGI tarifa berriak

mugi txartela xoptimizadax 575x323Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) pasa den urte bukaeran aurreratu zuen bezala, Gipuzkoako garraio publikoaren prezioak % 1,43 igoko dira 2018an. Prezioak igotzeko erabakia GGLAren Batzar Orokorrak onartu zuen xede nagusi batekin, “sozialki bidezkoagoa den garraio politika mantentzea”.

Gipuzkoako garraio publikoaren tarifak %1,43 igoko dira 2018an. Horixe erabaki du Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak gaur, urriaren 31n eginiko Batzar Nagusian, eta garraioa sozialki bidezkoagoa izateko politikari eutsi egingo dio.

Prezioak 2018ko apirilaren 2an sartuko dira indarrean, eta horien arabera, hiri barnean noizean behin bidaiatzeko ordaindu beharko den zenbatekoa (paperezko txartela) bost zentimo igoko da, eta bost zentimo gehiago hiri arteko ibilbideetan egiten den jauzi bakoitzeko.

Horrenbestez, eskudirutan ordaindu beharreko txartelak 1,75 €ko balioa izango du Donostian eta Arrasaten (orain arteko prezioa 1,70 €koa da); Irunen eta Errenterian, berriz, 1,45€; eta Eibarren, Zarautzen, Hernanin eta Lasarte-Orian, 1,25€.

Deskontu handiagoak MUGI txartela erabiltzeagatik

Erabiltzaile gehienentzat, ordea, igoera zentimo bakarrekoa izango da hiri barneko bidaietan. Izan ere, MUGI sistemaren baitan egiten diren bidaien % 85 txartel pertsonalizatuekin egiten baitira.

Gainera, 2018ko apirilaren 2tik aurrera MUGI pertsonalizatua erabiltzen duten pertsonek orain baino beherapen handiagoa izango dute lehen bidaiatik: % 45etik % 46ra igoko da hileko lehen 20 bidaietan; % 56tik 57ra 21. bidaiatik 50.era bitarte; eta % 90ekoa 51. bidaiatik aurrera –kasu honetan beherapena mantendu egiten da–.

Txartel anonimoa erabiltzen duten bidaiarien kasuan, orain arte bezala % 32ko beherapena izango dute bidaia guztietan. Horrela, txartel mota hauen helburua mantentzen da: sarea noizean behin erabiltzen duten bidaiariei beherapenak jasotzeko aukera ematea.

Garraio iraunkorragoa eta sozialki bidezkoagoa

MUGI sistema 2013ko martxoan jarri zen martxan, eta horren bidez, tarifa bera erabiltzen da Gipuzkoako garraio publiko guztietan. Hala, txartela erabiltzen denean, autobus-aldaketak doakoak eta deskontudunak dira, kolektibo bereziek hobariak jaso ditzakete, eta garraio publikoa zenbat eta gehiago erabili, bidaiatzea orduan eta merkeagoa izaten da.

Hori lortzeko, GGLA hasieratik egon da sozialki bidezkoagoa den mugikortasun baten alde, eta horretarako, garraio-hobari osagarriak eskaini ditu kolektibo zaurgarrienentzat. Orobat, eta ingurumenari begira, beti izan du iraunkortasuna xede, eta hiri garraioaren erabilera sustatu du nork bere autoa erabili ordez.

Hori dela eta, 2018ko urtarrilaz geroztik MUGI sistemarekin garraiatzen duten haurrentzako doako zerbitzua 5 urtetik 6 urtera arte luzatu da.

Era berean, txartela kargatzen dutenean, azpian zehazten diren hobariak izango dituzte 65 urtetik gorako adinekoek, 25 urtetik beherako gazteek, gutxienez % 65eko desgaitasuna duten pertsonek, errenta txikiak dituztenek eta familia ugariek.

Hona hemen hobariak:

• 25 urtetik beherako gazteak: % 14ko saldo gehigarria txartela kargatzean.
• 65 urtetik gorakoak: % 108ko saldo gehigarria txartela kargatzean.
• Desgaitasun bat duten pertsonak: % 108ko saldo gehigarria txartela kargatzean.
• Laguntza soziala: % 108ko saldo gehigarria txartela kargatzean.

Bestalde, familia ugariek MUGI txartela kargatzen duten bakoitzean, haien hobaria % 25eko edo % 100eko saldo gehigarria izango da, eta gainerako kolektiboen hobariekin konbinatu ahal izango dute.

Kasu guztietan, saldo gehigarriaren hobaria txartela kargatzean ematen da, bidaiak egin aurretik.

MUGI sistema

Gipuzkoan 720.000 biztanle baino gutxiago daudela aintzat hartuta, hauek izan ziren iazko emaitzak:

• 65 milioi bidaia baino gehiago egin ziren MUGI sisteman sartuta dauden operadoreetan.
• 55 milioi bidaia baino gehiago MUGI/Lurraldebus txartela erabiliz ordaindu ziren; alegia, eginiko bidaia guztien % 85,16.
• 59.000 txartel egin ziren.
• 519.840 txartel erabili ziren.

Munduko txartel bidezko sistemen artean, esan daiteke MUGI sistema dela gehien zabaldu denetako bat, bidaien % 85 baino gehiago txartela erabiliz egiten baitira, eta herritarren % 70ek baino gehiagok garraio-txartela baitute.

Gure garraio-sistema, Londres edo Suitzakoen pareko

Munduan, eskualde gutxitan dago pertsonak garraiatzeko tarifa bakarraren sistema, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoa horietako bat da. Inkestei erreparatuz erabiltzaileek oso ondo baloratu dute MUGI sistema. Adibide gisa, Transport Ticketing Awards sarietarako hautagai proposatu zuten kategoria digitalean.

GGLA Gipuzkoari uneoro behar duen garraio-zerbitzua eskainiz
TOP