MUGI sistemaren bost urteak zenbakitan

ENCARTE MUGI 1Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) sustatzen duen MUGI sistemak bost urte bete ditu. Denbora tarte horretan, 317 milioi bidaia baino gehiago egin dira, eta urtean, MUGI txartelaren erabiltzaile kopurua 540.000ra iritsi da.

Urteurrenaren harira, datu horiek eta intereseko beste zenbait irakur daitezke Diario Vasco egunkarian argitaratutako 8. orrialdeko publierreportaian; besteak beste, Marisol Garmendia GGLAko lehendakariari egindako elkarrizketa; bazkide/operadoreen testigantzak; erabiltzaileen iritziak edota bilakaera datuak.