Nor gara

Quienes Somos

Erakunde publikoek sortutako tresna gara, Gipuzkoako bidaiarien garraio-zerbitzua hobetzeko; eta, horretarako, operatzaile eta baliabide ezberdinak koordinatzen ditugu, herritarrentzako informazioa ere eskainiz.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren helburua Gipuzkoa osoa garraio-eredu iraunkorreko sistema baten bidez integratzea da.

Lurralde historikoan herritarrei kalitatezko mugikortasuna eskaintzea da Agintaritzaren zeregina; eta, aldi berean, Gipuzkoako sarea beharretara egokitzeko xedea du, egungo eskariari eta etorkizuneko hazkunde ekonomikoari erantzuteko.

Era berean, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzari dagokio erakunde publikoek mugikortasunaren arloan dituzten helburuak sustatzea; eta lurraldeko garraio sare eta zerbitzuetan inbertsio jasangarria bermatzea.