Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de la página web.Si quiere saber mas sobre las cookies pulse le siguiente enlace, saber más.

Olentzerok eta Mari Domingik MUGI txartelak oparituko dizkiete 6 eta 14 urte bitarteko neska mutilei

mixmugi gabonak 800x600Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak MUGIgabonak gunea antolatu zuen Eguberri bezperan. MUGI sistema herritarrengana gerturatzea eta MUGI txartela zein garraio publiko eta jasangarria sustatzea izan ziren ekimenaren xede nagusiak. Ekimena abenduaren 22an eta 23an izan zen Gipuzkoako Plazan.

Europako Mugikortasun Astean antolatutako ekimenak izandako arrakasta ikusita, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) MUGI txartela kalera atera zuen berriro ere. Horretarako, bi eguneko ekimena antolatuko zuten Gipuzkoa Plazan abenduaren 22an eta 23an. Gunea goizez eta arratsaldez izango zen zabalik, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Ekimenak hiru espazio berezitu izango zituen: MUGIplanak, infoMUGI eta OlentzerokMUGIopari.

Marisol Garmendiak eta Eluska Renedo-Illarregik, hurrenez hurren GGLAko lehendakari eta zuzendariak azaldu zutenez, “MUGI sistemaren eta MUGI txartelaren promozioa eta garraio publiko eredu ezberdinak uztartzeko deia” egitea dira ekimenaren helburuak, eta bide batez, “MUGI herritarrengana gerturatzea; bereziki, 6 eta 14 urte bitarteko neska mutilengana”.

Garmendiak eta Renedo-Illarregk argitu zutenez, Olentzero eta Mari Domingi izan ziren MUGI txartelak oparitzen. “Zehaztu dugun adin tartea duten neska mutilek infoMUGI gunean MUGI txartel pertsonalizatua egiteko formularioa betetzen badute, astebetera jasoko dute MUGI txartela. Gunean bertan, argazkia eta NANaren edo Familia Agiriaren fotokopia aterako dizkiegu”. Gainontzeko herritarrek ere izango dute MUGI txartel pertsonalizatua ateratzeko aukera, baina txartelak balio dituen 5 euroak ordainduta. Edozein kasutan, gunetik atera gabe izan zuten txartela ateratzeko tramitazio guztia egiteko aukera. Hauek ere, txartela astebetera jaso zuten etxean.

Era berean, infoMUGI gunean erabiltzaileek txartelaren inguruko kezkak eta zalantzak argitzeko aukera izan zuten, eta nola ez, baita ekarpenak egiteko parada ere.

Olentzero, Mari Domingi eta zozketak
Olentzerok eta Mari Domingik ez zituzten soilik txartelak oparitu. Bi egunetan haurren eskutitzak jasotzen aritu ziren OlentzerokMUGIopari gunean; eskutitzak etxetik eramateko aukera izan zen, baina eskutitza etxean ahaztu edo prestatu ez zutenentzat, gunean bertan egon zen eskutitzak idazteko aukera.

MUGIplanak gunean, berriz, MUGI txartelaren jabe direla egiaztatu zuten erabiltzaileek Singular Dendak programako denda-kateetan 100 €ko sei erosketa txartelen zozketan parte hartzeko aukera izan zuten. Egun, Gipuzkoako 150 dendek parte hartzen dute programan, eta GGLAk garraioa jasangarriaren aldeko apustua egiten duen bezala, Singular Dendak erosketa jasangarriaren aldeko apustua egiten du. Programan parte hartu zuten dendak “hemengoak dira, hemengo jendeak sortuak eta garatuak; konprometituak, eskaintzen duten esperientziagatik bereizten direnak; nortasun handikoak, merkataritza eredu ezberdinak mantentzea lortzen dutelako; eta gertukoak izateaz gain bakarrak dira, bezeroekin batera hazi direnak”.

Egitaraua

egitaraua 001 txikian