Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de la página web.Si quiere saber mas sobre las cookies pulse le siguiente enlace, saber más.

HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak RENFE MUGI sistemako tarifazio bateratuan eta Gipuzkoako beherapen mailakatuan txertatzea onartu du

Argazkia 01webRENFEko aldirietako zerbitzua MUGI sistemak kudeatzen duen prezio-ezartze bateratuan eta Gipuzkoako garraio publikoaren beherapen mailakatuaren sisteman txertatuko da Gipuzkoako Foru Aldundiaren; Donostiako Udaleko zinegotzi baten; eta Irun, Errenteria, Eibar, Zarautz, Arrasate, Hernani eta Lasarte-Oriako Udalen aldeko botoarekin; Eusko Jaurlaritzako ordezkariak abstenitu egin dira, Donostiako Udaleko bigarren zinegotzia bezala.

Horrela berretsi dute gaur arratsaldean egin den GGLAren Batzar Orokorrean. Bileratik atera eta berehala, akordioaren garrantzia azpimarratu dute, onuradun nagusiak garraio publikoa erabiltzen duten gipuzkoarrak izango direla nabarmentzearekin bat, “batez ere egunero RENFEko aldirietako trena Oria eta Irun-Pasaialdea korridoreetan erabiltzen dutenak”, esan dute.

GGLAk emandako datuen arabera, urtero 7 milioi pertsonek erabiltzen dute RENFEren zerbitzua. Akordioari esker erabiltzaile horiek MUGI sistemak eskaintzen dituen beherapenak eta abantailak izatera pasako dira; beherapenak gehien errepikatzen dituzten bidaietan; kolektibo berezientzako (gazteak, familia ugariak, erretiratuak, errenta sozialak) beherapenak... Hau da, Lurraldebuseko, Euskotreneko, DBuseko edota hiriko integratuetako erabiltzaileek dituzten berdinak. Aurreikuspenen arabera, RENFE MUGI sisteman sartu ondoren, garraio ohiturak aldatu egingo dira eta orain arte beste operadoreetan bidaiatzen zuten milioi bat bidaiari RENFEko erabiltzaile izatera pasako dira. Aldaketa mesederako izango da, prezio berean bidaia denbora epe laburragoan eta modu erosoagoan egiteko aukera izango dutelako.

Orain, Gipuzkoako RENFEko aldirietako tren sarean egokitzapen teknologikoak egin beharko dituzte MUGI txartela erabili ahal izateko. Aldaketa horiek 6 eta 9 hilabeteko epean egitea aurreikusten da.

RENFEko aldirietako tren zerbitzua zen MUGI sisteman txertatzea falta zen azkeneko operadorea; bat-egiterekin, Gipuzkoako garraio publikoaren sarea osatzen duten operadore guztiak MUGI sisteman txertatuta geratzen dira. Hitzarmen honek agerian uzten du instituzioen arteko elkarlana, eta garraio publiko jasangarriarekiko daukaten konpromisoa. Urrats honekin garraio publikoaren sarea indartu ez ezik, bateratu egin da erabiltzaile berriak erakartzeko aukera biderkatuz, eta bide batez, ibilgailu pribatuaren erabilera murriztuz. Hain zuzen, beheranzko joera hori 2013 urtean hasi zen, MUGI sistema ezartzearekin bat.

Garraiatzeko ohitura ezberdinen eta operadoreen arteko lankidetzari esker, urrats handia eman da Gipuzkoako mugikortasun eredua modernizatzeko. Helburua mugikortasuna zerbitzu integrala ematea da, Gipuzkoan zehar ahalik eta modu jasangarrienean bidaiatzeko. Akordioari esker, gipuzkoarrek MUGI txartelarekin bidaiatzeko aukera izango dute autobusez eta trenez, Euskotrenekoak edo RENFEkoak izan. Hori gutxi ez, eta BAT, BARIK eta MUGI garraio-txartelen arteko uztartzeari esker, Gipuzkoako garraioa sarea are eta eraginkorragoa eta efizienteagoa bihurtzen ari da erabiltzaileek dituzten benetako beharrak asez.

MUGI sistema 2013. urtean indarrean sartu zenetik, urtez urte tarifazio bateratuak emaitza hobeak uzten ditu. Horrela, azken bost urteotan bidaiari kopuruak % 6,1ean egin du gora. 2017an, esate baterako, 66 milioi bidaia egin ziren MUGI txartelarekin eta erabiltzaile kopurua 539.772 zen.

TOP