Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de la página web.Si quiere saber mas sobre las cookies pulse le siguiente enlace, saber más.

HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

2017an 539.772 pertsonek erabili zuten MUGI txartela, eta guztira 66 milioi bidaia egin ziren

Balantzea2017 WebGipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak MUGI txartelak 2017 urtean utzitako datuak aurkeztu ditu gaur goizean Gipuzkoako Foru Aldundian egindako agerraldi batean. Marisol Garmendia GGLAko presidentea pozik agertu da kazetarien aurrean, eta bost urtetan MUGI txartela egonkortu dela azpimarratu du.

MUGI txartela sustraitzen ari da Gipuzkoan garraio publikoa erabiltzen duten pertsonen artean. 2013 urtean jaio zenetik gorakadak ez du etenik izan, eta 2017 urteko balantzea ez da salbuespena izan. Horixe izan da Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak gaur goizeko prentsaurrekoan nabarmendu duena.

Bi datuk egiaztatzen dute goraka, erabiltzaile eta bidaia kopuruak. 2013az geroztik gertatu den bezala, erabiltzaile kopuruak gora egin du. 2017 urtean 539.772 pertsonek erabili zuten MUGI bere bidaiak egiteko eta 67.806 txartel berri kudeatu ziren.

Are esanguratsuagoa da, ordea, MUGI txartelarekin egindako bidaia kopurua. Gipuzkoako garraio publikoan 66.000.000 bidaia baino gehiago egin ziren iaz, 180.000 bidaiatik gora eguneko. Aurreko urteetako datuekin alderatuz, goranzko joera mantendu egiten da (2013an, 60.068.589; 2014an, 62.270.096; 2015ean, 63.812.086 eta 2016an, 65 milioi).

Marisol Garmendia GGLAren presidentearen hitzetan, bi datu horiek garraio publikoaren osasuna berresten dute. “Gure ardura kalitatezko zerbitzua eskaintzea da, eta urtetik urtera erabiltzaile kopuruak eta bidaia kopuruak gora egiten badute, bide onean gaudela adierazten digute”.

Hobariak 150.000 gipuzkoarrentzat
2017 urteko balantzean, tarifa sozialari erreparatu diote GGLAko ordezkariek. Beharren araberako hobari politikaren garrantzia azpimarratu dute, eta laguntza gehienak kolektibo horietara bideratu dituztela azaldu dute, besteak beste, gazteak, helduak, familia ugariak, ezintasunak dituzten pertsonak, eta abar.

GGLAk emandako datuen arabera, 2017an guztira 150.000 erabiltzailetik gora baliatu dituzte hobariak. Datu hori dirutara ekarriz, joan den urtean 6.322.000 € aurreztu zituzten kolektibo ezberdinek. MUGI txartela indarrean dagoenetik, kopurua 27 milioira igotzen da, eta guztira, 254.000 erabiltzaile izan dira onuradunak.

TOP