Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de la página web.Si quiere saber mas sobre las cookies pulse le siguiente enlace, saber más.

HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

364ECAE8 AA84 4D65 A4AF EDBA6AA58628Donostiako Unibertsitate Ospitaleak eta Aspanogik, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteak, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren eta Dbusen laguntzarekin, ekimen berezia antolatu dute Haurren Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira

 

 

 

 

Web Antonio Aiz2019. urteko lehen Batzar Orokorra egin du Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) eta bertan, besteen artean, lehendakaritza aldaketa gauzatu dute. Hori horrela, Antonio Aiz, Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Garraio sailburuordea, izango da GGLAko lehendakaria datozen bi urteetan. GGLAko estatutuetan jasotzen den bezala, alternantzia bi urtetik behin egiten da eta gaurtik aurrera zereginak trukatuko dituzte berak eta Marisol Garmendia Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa diputatuak. Garmendia lehendakariorde izango da datozen bi urteotan.

IMG 2575 web txiGipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) MUGI txartelaren urteko balantzea aurkeztu du. Marisol Garmendiak eta Eluska Renedo-Illarregik, GGLAko presidente eta zuzendariak, “sistema erabat sendotuta” dagoela azpimarratu dute eta “erronkak zerbitzua hobetzean” bideratu behar direla adierazi dute. Sistemak aurten sei urte beteko ditu.

mixmugi gabonak 800x600Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak MUGIgabonak gunea antolatu zuen Eguberri bezperan. MUGI sistema herritarrengana gerturatzea eta MUGI txartela zein garraio publiko eta jasangarria sustatzea izan ziren ekimenaren xede nagusiak. Ekimena abenduaren 22an eta 23an izan zen Gipuzkoako Plazan.

IMG 20180921 WA0010MUGIguneak harrena ona eta parte hartze handia izan du hiru egunetan

Europako Mugikortasun Astearen harira Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa sailarekin elkarlanean antolatutako ekintzak harrera oso ona izan dute.  Horren erakusle dira MUGI txartel pertsonalizatua egiteko jasotako eskaerak eta Gipuzkoa plazako MUGIgunetik hiru egunetan igarotako bisitari kopuruak.

A3900F42 D168 4BF3 92EB D44E1FD2E3A7

  • Larunbatera arte, hilak 22, egongo da zabalik, 20:00etan itxiko da 
  • Hiru egunez MUGI txartel pertsonalizatua eskatzeko aukera izango da, bere kostua berreskuratuz 
  • Zozketak, bizikleta konponketak eta mediku azterketak egingo dira, guztiak ere doan

Marisol Garmendiak eta Eluska Renedo-Illarregik, hurrenez hurren Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako lehendakaria eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa diputatua eta Agintaritzako zuzendaria, Gipuzkoa plazako MUGIgunea inauguratu dute. Mugikortasunaren Europako Astearen baitan antolatu dute ekimena eta gaurtik hasita larunbatera arte, irailak 22, egongo da zabalik garraio publiko jasangarria eta MUGI txartela sustatzeko helburuarekin.

TOP