Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de la página web.Si quiere saber mas sobre las cookies pulse le siguiente enlace, saber más.

HOW TO SHOP

1Login or create new account.
2Review your order.
3Payment & FREE shipment

If you still have problems, please let us know, by sending an email to support [ @ ] website.com . Thank you!

Mugikortasuneko Departamentuak Donostia eta Lasarte-Oria arteko bizikleta-bidea osatzen duen beste tarte bat inauguratu du

ministros 250 metroko tarte honekin Donostia eta Lasarte-Oria arteko bidegorriaren lotura amaitzen da. Honakoa, aurten amaitu diren foru-sareko lau bidegorri-tarteetako bat da

Bidegorrien Foru Sarean, guztira, 294,1 kilometro amaituta daude, eta Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Planean aurreikusitakoen % 50 inguru eginda daude. Marisol Garmendia diputatu sozialistaren hitzetan, Donostia eta Lasarte-Oria arteko bizikleta-bidea amaitu izana albiste ona da: “Departamentu honetatik mugikortasun iraunkorra sustatzen jarraitu nahi dugu, eta gipuzkoar eta bisitari guztiei gure lurraldean barrena bizikletan ibiltzeko erraztasunak eman nahi dizkiegu. Hori dela eta, aurten lau tarte berri inauguratu ditugu eta 2017an lanekin aurrera jarraituko dugu”.

Bidegorri-tarte berri hau Urbil saltoki-gunearen inguruko bizikleten eta oinezkoen sarbideen barruan kokatzen da. Donostiako Errekalde auzoko bizikleten eta oinezkoen pasealekua eta Lasarte-Oria udalerriaren muga lotzen dituen bideari 250 metro gehitu zaizkio, bi gune horietara bizikletaz iritsi ahal izateko. Horren haritik Garmendiak gogoratu du, datorren urteko aurrekontuei begira, 75.000 euro esleitu dituztela Gipuzkoako Udalek herri barrutik igarotzen diren bidegorri-tarteen lanetan aurrera egin dezaten.

TOP